IJsselmeer
IJsselmeer edo IJssel aintzira[1] (nederlanderaz: IJsselmeer) Erdialdeko Herbeheretan dagoen 1.100 km² lakua da. Lakuak batez besteko 5-6 m sakonera du eta Flevoland, Ipar Holanda eta Friesland probintzien artean kokatzen da. IJsselmeer Herbehereetako eta Mendebaldeko Europako lakurik handiena da.
IJsselmeer / IJssel aintzira IJsselmeer (nd) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | −0,3 m |
Mota | artificial lake (en) eta Natura 2000 sarea |
Luzera | 53 km |
Zabalera | 32 km |
Azalera | 1.100 km² |
Sakonera | 9,5 m |
Eponimoa | IJssel |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°49′00″N 5°15′00″E |
Honen parte da | IJsselmeergebied (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Etimologia
Izena IJssel ibaitik datorkio, honek aintzira betetzen du behin urak Ketelmeer lakuaren bidez pasatuta. Hasierako bi letrak larriak izatea IJ nederlandar digrafoa da, ziur asko lotura tipografikoa eta batzuetan letra bakartzat dutena. Gertuko hizkuntzetan IJ baino Y erabiltzen da, nederlanderaz Griekse IJ edo IJ greziarra deitua.
Historia
IJsselmeer 1932an sortu zuten, 32 kilometroko presak (Afsluitdijk izenekoa) Zuiderzee barneko itsasoa itxi ondoren. 1975ean, IJsselmeerri hegoaldeko zatia banatu zaionean Markerwaarddijk sortu zen.
Flevoland probintzia 1986ean sortu zuten IJsselmeerren erikitako polderretan.
Erreferentziak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).