II Kronikak

II Kronikak (edo 2 Kronikak) Bibliako Itun Zaharreko liburu baten izena da. Jatorrian liburu bakar bat izan zena, geroago eta modu artifizialean, bi liburutan banatua izan zen. Ziur asko, banaketa horren arrazoia izango zen jatorrizko liburu handia tamaina txikiagoko bitan banatzea, eskuetan erabiltzeko errazagoa izan zedin. Horregatik, liburu hau eta I Kronikak liburua liburu bakar baten bi partetzat jo behar dira. Bestalde, bi liburuok, gaiari eta estiloari dagokionez, talde bat osatzen dute Esdrasen liburuarekin eta Nehemiasen liburuarekin.

II Kronikak
Jatorria
IzenburuaΠΑΡΑΛΕΙΠΟΜΕΝΩΝ Β eta 2. Buch der Chronik
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daBooks of Chronicles (en) Itzuli
Historical books (en) Itzuli
kronologia
I Kronikak II Kronikak Esdrasen liburua

Egilea eta data

Egilea guztiz ezezaguna da; dena dela, tradizio juduak Esdrasi egozten dio, Esdrasen liburuarekin dituen antzekotasunak direla eta. Dirudienez, liburua K.a. IV. mendearen bukaera aldera edo K.a. III. mendearen hasiera aldera idatzi zen.

Edukia

Kroniken liburuek hebrearren gertaerarik garrantzitsuenen erlazio historikoa egiten dute, herriaren jatorriarekin hasi eta hebrearrak Babiloniako gatibualditik askatu zituen Ziro Handiaren dekretuaren garaia arte.

II Kronikak liburuak Daviden heriotzarekin hasi eta hebrearren gatibualdiaren amaiera arteko historia kontatzen du. Errege bakoitzaren historia modu eskematikoan kontatzen du, xehetasunetan sartu gabe. Hau da liburuaren egitura eta azpiatalak:

SALOMONEN ERREGEALDIA (1,1–9,31) (1,1-9,31)

  • Salomonek Jainkoari jakinduria eskatu (1,2-13)
  • Salomonen agintea eta aberastasunak (1,14-17)
  • Salomonek tenplua eraikitzea erabaki (1,18-2,17)
  • Tenpluaren eraikuntza (3,1-17)
  • Tenpluko tresnak (4,1-10)
  • Huramek tenplurako eginiko lanen zerrenda (4,11-5,1)
  • Itun-kutxa tenplura eraman (5,2-6,2)
  • Salomonen hitzaldia (6,3-11)
  • Salomonen otoitza (6,12-42)
  • Jaunari sakrifizioak eskaini (7,1-10)
  • Jauna berriro agertu Salomoni (7,11-22)
  • Salomonen beste zenbait lan (8,1-18)
  • Sabako erregina Salomon ikustera (9,1-12)
  • Salomonen aberastasunak (9,13-31)

JUDAKO ERREGEEN HISTORIA (10,1–36,23) (10,1-36,23)

  • Sikemgo batzarra (10,1-15)
  • Erreinua erdibitua (10,16-11,4)
  • Roboamek zenbait hiri gotortu (11,5-12)
  • Iparraldeko apaiz eta lebitarrak Juda erreinuan babestu (11,13-17)
  • Roboamen senitartea (11,18-23)
  • Egiptoko errege Xixak Juda erreinuaz jabetu (12,1-12)
  • Roboamen erregealdiaren bukaera (12,13-16)
  • Judako errege Abiasen eta Israelgo errege Jeroboamen arteko gerra (13,1-22)
  • Asaren erregealdiaren hasiera (13,23-14,7)
  • Etiopiarren erasoa (14,8-14)
  • Asak kultua berriztatu (15,1-19)
  • Israelgo errege Baxaren kontrako gerra (16,1-6)
  • Asa erregea eta Hanani profeta (16,7-10)
  • Asaren erregealdiaren bukaera (16,11-14)
  • Josafat, Judako errege (17,1-9)
  • Josafaten indar militarra (17,10-19)
  • Josafat, Israelgo errege Akabekin elkartu (18,1-4)
  • Erregearen adiskide ziren profetek garaipena iragarri (18,5-11)
  • Mikeas profetak hondamendia iragarri (18,12-27)
  • Israelgo errege Akab guduan hil (18,28-19,3)
  • Josafaten berrikuntzak (19,4-11)
  • Josafatek laguntza eskatu Jaunari etsaien kontra (20,1-13)
  • Jaunak garaipena eman Josafati (20,14-30)
  • Josafaten erregealdiaren bukaera (20,31-37)
  • Joramen erregealdia (21,1-20)
  • Akaziasen erregealdia (22,1-9)
  • Atalia Jerusalemgo aginteaz jabetu (22,10-12)
  • Joax, errege izateko gantzutua (23,1-15)
  • Joiadaren berrikuntzak (23,16-21)
  • Joaxek tenplua konponarazi (24,1-13)
  • Joax Jainkoarengandik aldendu (24,14-22)
  • Joaxen erregealdiaren bukaera (24,23-27)
  • Amatziasen erregealdia (25,1-4)
  • Amatzias edomdarren aurka (25,5-13)
  • Amatzias Israel erreinuaren kontra borrokan (25,14-24)
  • Amatziasen erregealdiaren bukaera (25,25-28)
  • Uziasen erregealdia (26,1-15)
  • Uzias zigortua bere harrokeriagatik (26,16-20)
  • Uziasen erregealdiaren bukaera (26,21-23)
  • Jotamen erregealdia (27,1-9)
  • Akazen erregealdia (28,1-4)
  • Akaz menderatua (28,5-8)
  • Iparraldeko israeldarrek gatibuei jaregin (28,9-15)
  • Akaz asiriarrei laguntza eske (28,16-21)
  • Akazen errua (28,22-27)
  • Ezekiasen erregealdia (29,1-2)
  • Ezekiasek tenplua garbitu eta konpondu (29,3-19)
  • Ezekiasek tenpluko kultua berrantolatu (29,20-36)
  • Ezekiasek Pazko-ospakuntza prestatu (30,1-12)
  • Herriak Pazkoa ospatu (30,13-22)
  • Jaia bigarrenez ospatu (30,23-27)
  • Ezekiasek erlijio-bizitza berrantolatu (31,1-21)
  • Asiriarrek Jerusalemi eraso (32,1-8)
  • Asiriako erregea Jerusalemgo bizilagunei mintzo (32,9-15)
  • Asiriako errege Senakeribek Jauna iraindu (32,16-19)
  • Asiriarrak ihesi. Senakeriben heriotza (32,20-23)
  • Ezekiasen erregealdiaren bukaera (32,24-33)
  • Manasesen erregealdia (33,1-9)
  • Manases damutua (33,10-20)
  • Amonen erregealdia (33,21-25)
  • Josiasen erregealdia (34,1-7)
  • Josiasek lege-liburua aurkitu (34,8-18)
  • Josiasek Hulda profetesari kontsulta (34,19-28)
  • Josiasek eta herriak ituna egin Jainkoarekin (34,29-33)
  • Josiasek Pazkoa ospatu (35,1-19)
  • Josiasen erregealdiaren bukaera (35,20-27)
  • Josiasen ondorengo erregeak (36,1-10)
  • Jerusalemen hondamena (36,11-23)

Esanahia

Kontuan izanik Kronikak idatzi zirenean judu gehienak diasporan bizi zirela, garbi dago idazlearen helburua judaismoaren batasuna goratzea dela. Daviden komunitatea Moisesen komunitatearen jarraitzailetzat hartzen du, eta Jainkoaren eta Daviden artean hitzarmen bat dagoela dio (2Kro 13:5: Ez al zarete oroitzen Jaunak, Israelen Jainkoak, aldaezineko ituna egin zuela, Davidi eta beronen ondorengoei Israelgo erregetza betiko emanez?), Hasiera liburuan Jainkoaren eta Israelen arteko itun bat dagoela esaten den moduan (Has 31:16: Horregatik, Jainkoak gure aitari kendu dizkion aberastasunak gureak eta gure seme-alabenak dira. Egizu, beraz, oraintxe bertan, Jainkoak esan dizun guztia).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.