IBM
International Business Machines edo IBM informatikarekin lotutako herramintak, programak eta zerbitzuak ekoiztu eta merkaturatzen dituen enpresa multinazionala da. Ameriketako Estatu Batuetako New Yorkeko estatuako Armonk hirian du egoitza nagusia. Gutxi gorabehera 390.000 langile ditu 161 herrialdeetan banatuta eta teknologiarekin lotutako zerbitzu-enpresarik handiena da. New Yorkeko Burtsan IBM kodea erabiltzen du.
IBM | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | International Business Machines Corporation |
Izen laburra | IBM Corporation, International Business Machines Corp. eta IBM |
Mota | software fabrika, negozioa, enpresa, teknologia konpainia, kapital irekiko enpresa, professional services firm (en) ![]() |
Jarduera sektorea | Software fabrika, hardwarea, IT service management (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Alliance for Open Media, iRODS Consortium (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Honen parte | Dow Jones Industrial Average, S&P 500 eta Dow Jones Global Titans 50 (en) ![]() |
Eskumendekoak | SoftLayer (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Enplegatuak | 352.600 (2019) |
Ekoizpena | software, kalkulu-zentro, unit record equipment (en) ![]() ![]() ![]() |
Negozio dibisioak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Ginni Rometty (en) ![]() |
Zuzendari exekutiboa | Arvind Krishna (en) ![]() |
Zuzendaritza-taldea | Thomas Buberl (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Egoitza nagusi |
|
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | corporation (en) ![]() |
Jabea | Berkshire Hathaway (en) ![]() ![]() ![]() |
Zeren jabe | IBM Thomas J. Watson Research Center (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ekonomia | |
Aktiboak | 123.380.000.000 $ (2018ko abenduaren 31) |
Diru-sarrerak | 60.530.000.000 $ (2022) |
Irabazi garbia | 1.639.000.000 $ (2022) |
Ustiapen-mozkina | 1.156.000.000 $ (2022) |
Burtsa-kapitalizazioa | 157.832.000.000 $ (2016ko abenduaren 31) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1911ko ekainaren 16a |
Sortzailea | Charles Ranlett Flint (en) ![]() Thomas John Watson, Sr. (en) ![]() |
Sorlekua | Endicott (New York) |
Ordezkatzen du | Dehomag (en) ![]() |
Jasotako sariak | Teknologiaren eta Berrikuntzaren Domina Nazionala (2000) Teknologiaren eta Berrikuntzaren Domina Nazionala (2004) Teknologiaren eta Berrikuntzaren Domina Nazionala (2009) Silver Anvil Award (2010) Silver Anvil Award (2012) Silver Anvil Award (2012) Silver Anvil Award (2012) |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |

New Yorkeko Armonken du egoitza, eta 1911n sortu zen Computing-Tabulating-Recording Company izenaz, hiru enpresa txiki elkartuta. 1924an IBM (International Business Machines Corporation) izeneko enpresa bereganatu eta beronen izena hartu zuen. Thomas Watsonen zuzendaritzapean (1914-52), Estatu Batuetako enpresetako kontrol-erlojuen egile nagusia izatera iritsi zen IBM, eta lehen idazmakina elektrikoa ere asmatu eta merkaturatu zuen 1930eko hamarkadan. 1950eko hamarkadan murgildu zen konputagailuen alorrean, eta hurrengo hamarkadetan, hedapen izugarria izateaz gain, ordenagailuen merkatuko lehen mailara iritsi zuen. 1953an, lehen ordanagailu komertziala sortu zuen, 701 izenekoa.
1965az geroztik, informatika industria ahaltsu bihurtuta, derrigorrezko erreferentzia izan ziren IBMk egindako ordenagailuak, kalitatearen alorrean ez ezik, baita hizkuntza informatikoari nahiz funtzionamenduari dagozkien arauen alorrean ere (IBM bateragarriak). 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean, IBM izan zen konputagailu handien merkatuko enpresa nagusia, baina 1980ko hamarkadan atzera egin zuen eremu espezializatuetan lan egiten zuten beste fabrikatzaile batzuen aurrean. 1970eko hamarkadan ordenagailu txikiak azaldu zirenean, IBMri bere konputagailu handien merkatua arriskuan jarriko zutela iruditu zitzaion, eta ez zen gai izan haien benetako ahalmena ikusteko. 1980an, ordea, IBMk PC delako ordenagailu pertsonala sortu zuen arrakasta handiz, denbora gutxian eredu bilakatu baitzen mikroinformatikaren alorrean.
1980ko hamarkadaren erdialdera, ordea, IBMren aurrerakada moteldu egin zen, bereziki programa eta ordenagailu eramangarrien alorrean. Informatika enpresa japoniarren igoerak eragin zuen neurri batean IBMk zenbait alorretan izan zuen atzerakada. Hala ere, 1980ko hamarkadaren amaieran IBM munduko konputagailu ekoizle handiena zen, eta idazmakinak eta fotokopiagailuak tartean, baita bulegoko tresnerien ekoizle nagusia ere. 1990eko hamarkadaren hasieran, Estatu Batuetako ekonomia atzeraldi bete-betean zegoela, IBMk enpresa berrantolatu eta bere merkatuetara gehiago hurbiltzen ziren atal autonomoak eratu zituen. Horren ondorioz, 40.000 lagunek galdu zuten lanpostua 1992an IBMn, eta 1993. urterako murrizketa gehiago iragarri ziren. 1991-1993 bitartean IBMk galera handiak izan zituen, urte bakar batean 9 mila milioi dolar galdu zituelarik. Hala ere, enpresak abantaila ugari ditu oraindik, besteak beste munduan ordenagailu komertzialei dagokion fabrikazio prozeduraren ia % 90aren iturburua baitzen 1995ean.
Kanpo estekak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.