Iñigo Segurola
Iñigo Segurola Arregi (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 7a) lorezaina da. Kristian Pielhoff herrikidearekin batera Bricomanía saioa aurkezten du, eta hor astero ematen dituen lorezaintza-gomendioek ospea ekarri diote.
Iñigo Segurola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967ko apirilaren 7a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | landscape architect (en) , telebista aurkezlea eta lorezaina |
Hamaika telebistako Hiri baratzea programako hainbat saiotan ere lan egin du Anabel Arraizarekin batera lankidetzan hirien inguruko baratzetaz eta ortuko jarduerez.[1]
Nekazaritza ingeniaritzako ikasketak egin zituen Iruñean; eta, ondoren, paisajista ikasketak Eskoziako hiriburu Edinburghen.[2] 1994an Oiartzun udalerrian beste kide batekin batera LUR Paisajistak, SL enpresa sortu zuen,[3] eta ordu ezkero Euskal Herriko hiri eta herri askotako lorategi, parke eta berdeguneak sortzen dihardu. Haien lan ezagunenetarikoa da Donostiako Europa plazan Andres Nagelen Izenbururik gabe eskultura egokitzea.
Erreferentziak
- Arraiza, Anabel. «Hiri baratzea» Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- Iñigo Segurolari elkarrizketa. Hobekuntza.org
- http://lurpaisajistak.com/v2/lur/equipo/ Lur paisajistak
Kanpo estekak
- Iñigo Segurolari elkarrizketa Argian, 2009-5-17
- (Gaztelaniaz) Lur paisajistak enpresaren webgunea
- Iñigo Segurolari elkarrizketa Argian, 2012-4-22