Iñigo Pascual
Iñigo Pascual Lisarri, pilota arloan Pascual deituraz ezaguna (Abartzuza, Nafarroa Garaia, 1976ko urriaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia eta politikaria da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da, eta 90 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1998ko urtarrilaren 5ean jokatu zuen, Lizarrako pilotalekuan. 2015eko urtarrilean erretiratu zen, enpresak egin zion luzapen eskaintza ez baitzuen onartu; izan ere, urtebete baino gehiagoan partida nagusietatik baztertuta izan eta gero, egin zioten eskaintza ez zitzaion duina iruditu. Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusian nabarmendu zen: titulurik irabazi ez zuen arren, hainbat urtez maila handian jokatu zuen,[1] eta txapeldunordetza lortu zuen 2003an.
Pascual | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Iñigo Pascual Lisarri | |||
Jaiotza data: | 1976ko urriaren 15a (47 urte) | |||
Jaioterria: | Abartzuza (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Aspe | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,84 m | |||
Pisua: | 90 kg | |||
Debutatze data: | 1998ko urtarrilaren 5a | |||
Debutatze pilotalekua: | Lizarrako pilotalekua | |||
Erretiratze data: | 2014ko abendua |
Enpresak erretiratze partidarik ez zion antolatu, baina pilotari kideek agurreko bazkaria egin zioten hari eta orobat Aspeko atzelari izandako Aritz Laskuraini, 2015eko otsailaren 10ean.[2]
Politikan 2015ean sartu zen, Ahal Dugu alderdiko Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamenturako hautagaitzat.[3]
Kirol lorpenak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «Iñigo Pascual, exzaguero de Aspe: “En Aspe y Asegarce ya hacía tiempo que había perdido la ilusión”», Deia, 2015-01-22.
- (Gaztelaniaz) «Despedida de Laskurain y Pascual», 21 Iguales, 2015-02-11.
- Ander PEREZ: «'Pilotikariak'», Berria, 2015-05-15.
Kanpo loturak
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |