Iñigo Monreal

Iñigo Monreal Saénz (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1974ko irailaren 26a) atleta ohia da, 400 metro hesidunetan eta 4 x 400 metroko txandakako lasterketan nabarmendu zena. 400 metroko hesidunetako proban, 49,86 segundokoa du markarik onena. Olinpiar Joko bitan izan da: Atlantakoetan eta Sydneykoetan.[1] Beharbada, inoiz izan den nafar atletarik hoberena: guztira, Nafarroa Garaiko 16 txapelketa irabazi ditu, hainbat modalitatetan (200 m, 400 m, 800 m, 110 m hesidunak, 400 m hesidunak eta dekatloia), eta Nafarroa Garaiko 45 marka absolutu gainditu ditu (aire zabaleko pistan: 2 marka 400 metroetan, 12 marka 110 metro hesidunetan, 8 marka 400 metro hesidunetan, 5 marka 4 x 400 metroetan, eta marka bat dekatloian; estalpeko pistan: 2 marka 400 metroetan, eta 15 marka 60 metro hesidunetan).[2]

Iñigo Monreal
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1974ko irailaren 26a (49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 400 metro hesidunak
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafarroa Bai

IAAF: 14165658 Olympic.org: inigo-monreal Edit the value on Wikidata

2008ko Espainiako hauteskunde orokorretan, Diputatuen Kongresurako hautagai izan zen, Nafarroa Bai alderdiarekin.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Iñigo Monreal Saénzen fitxa. Espainiako Olinpiar Batzordearen webgunea.
  2. Landa Ballaz, Luis. «Iñigo Monreal Sáenz» Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/149852.
  3. (Gaztelaniaz) Nafarroa Bai alderdiak Espainiako Diputatuen Kongresurako aurkeztutako hautagaien zerrenda, 2008ko Espainiako hauteskunde orokorretan. Espainiako Barne Arazoetako Ministerioaren webgunea.

Kanpo estekak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.