Iñigo Iruin
Iñigo Iruin Sanz (Donostia, Gipuzkoa, 1953ko ekainaren 26a) Euskal Herriko ezker abertzaleko politikari eta abokatua da.[1] Ezker abertzalearen historian paper garrantzitsua jokatu du, gehienetan bigarren lerroan.
Iñigo Iruin | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia
1994ko azaroaren 30a - 1998ko azaroaren 25a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia
1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1953ko ekainaren 26a (70 urte) | ||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Zuzenbidean eta enpresatan lizentziatua, Herri Batasunaren Mahai Nazionalean parte hartu zuen Jon Idigoras, Rufi Etxeberria eta Iñaki Esnaolarekin batera. Ezker abertzalearen epaiketetan aritu da: Lasa eta Zabalarena, Jose Miguel Etxeberria "Naparra"rena, Mikel Zabaltzarena, Batasunaren ilegalizazioarena, Egunkaria auzia, 18/98+ auzia edo Bateragune auzia. Gainera, Sortu alderdiaren estatutuak idatzi zituen eta Amaiur eta Bilduren defentsan aritu zen.
Erreferentziak
- Sáiz, Eva. (2011-2-7). «Iñigo Iruin: el abogado sagaz» El País.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.