Iñigo Díaz

Iñigo Diaitz Ibiriku, pilota arloan Diaz deituraz ezaguna, (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1983ko azaroaren 16a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,77 m luze da, eta 73 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2005eko ekainaren 25ean jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lorpen nabarmenena 2007. urteko Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa izan zuen, finalean Argoteri irabazita.[1][2] 2011n, Asegarcek ez zion kontratua berritu, eta Garfe enpresarekin egin zuen kontratua.[3][4] Geroago, amateurretan jokatu du.[5]

Iñigo Díaz
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1983ko azaroaren 16a (40 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Zuluaga, Carlos. «Entrevistas con Iñigo Díaz» Manista.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
  2. (Gaztelaniaz) Ormazabal, Jon. (2010-10-17). «Iñigo Diaz disfrutó de su día grande» Gara (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Mendizabal I, Eskudero y Díaz no continuarán en Asegarce» El Diario Vasco 2011-06-01 (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Díaz, Peñagarikano y Mendizabal también se van a Garfe 11» Diario de Navarra 2011-06-15 (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
  5. (Gaztelaniaz) Jokin VICTORIA DE LECEA: «Iruñea conquista el Interpueblos», Noticias de Álava, 2013-07-26.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.