Iñaki Zelaia
Iñaki Zelaia Irazusta (Hernani, 1973) bertsolari gipuzkoarra da[1].
Iñaki Zelaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Ibilbidea
Herri Irratiko bertso programak entzunez bertsozaletu zen eta gaur egun Hernaniko bertso eskolako kidea da. 1995ean Gipuzkoako Txapelketako finalean izan zen eta seigarren egin zuen. 2009an Txapelketa Nagusi bikaina egin zuen eta finalaurrekoetako sailkapenean hamargarrena izan zen. Txapelketa hartan Bilboko saioa irabazi zuen[2] eta gasteizkoan bigarren egin zuen.
Palmaresa
Txapelketak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- finalaurrekoak, bigarren itzulia (1): 2009
- Gipuzkoako Txapelketa
- finalista (1): 1995
Sariak
- Lizardi saria (1): 1991
- Orixe saria (1): 2008[3]
Erreferentziak
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Iñaki Zelaia - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- Berria. «Iñaki Zelaia ere finalaurrekoetara, Bilbon irabazita» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- «Iñaki Zelaiak irabazi du Orixe Saria» El Diario Vasco 2018-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.