Iñaki Zabaleta
Iñaki Zabaleta Urkiola (Leitza, Nafarroa Garaia, 1952ko otsailaren 9a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da.
Iñaki Zabaleta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1952ko otsailaren 9a (72 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Ama | Paulina Urkiola |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Jon Sarasua |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Bizitza
Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean.
1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez.
Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bereak dira Bertsoen ezpata (1979) eta Eskuaren fereka (1979, Xalbador saria) poesia-lburuak, 110 Street-eko geltokia (1985) eta Carloyn Meyer dantzaria (1986, Ignacio Aldecoa saria) narrazioak, eta Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005) saiakera, besteak beste.
Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994), Innovaciones tecnológicas en radio y televisión (1993), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea (2002), eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.
Lanak
Narrazioa
- 110. Street-eko geltokia (1986, Susa)
- Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)
Saiakera
Kanpo loturak
- Iñaki Zabaleta, Literaturaren Zubitegia.
- Iñaki Zabaleta, Inguma datu-basea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.