Iñaki Viñaspre
Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984) bertsolaria da, Arabako Eskolarteko txapelduna bi aldiz izandakoa eta 2015ean Arabako Bertsolari Txapelketako buruz burukoa jokatu zuen, eta 2019an txapelduna izan zen.
Iñaki Viñaspre | |
---|---|
Iñaki Viñaspre bakarkako lanetan, 2008ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Abetxuku, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Biografia
2005ean Arabako Bertsolari Txapelketaren finalerako sailkatu zen lehenengo aldiz, eta ordutik urtero finalista izan da. 2015eko Txapelketan buruz burukoa jokatu zuen Manex Agirrerekin. Bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, esate baterako Bertso Rap, Bertso Tavern, Bertxorakeritan... Eskolarteko txapelketetan gai-jartzailea eta epailea izan da eta eskoletan ere bertsolaritza klaseak eman ditu.
2019an, aldiz, 2015eko finalista berdinak izan ziren baina oraingo honetan Viñasprek Agirreri irabazi zion.
Lorpenak
- Arabako Bertsolari Txapelketa (1): Txapelduna 2019an eta bigarrena 2015ean.
- Arabako Binakako Txapelketa (0): Bigarrena 2021ean, Unai Andarekin batera.
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1): 2002
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.