Iñaki Tolaretxipi Tejería
Iñaki Tolaretxipi Tejería (Errenteria, 1972) EHUko Ingeniaritza Eskolan irakaslea eta Errenteriko Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria da. Termodinamikaren inguruko publikazio desberdinak plazaratu ditu.[1] Ingeniaritzan doktorea, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko (EHU) irakaslea, musika irakasle tituluduna eta musikagilea da.[2]
Iñaki Tolaretxipi Tejería | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta abesbatza-zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Landarbaso abesbatza |
Biografia
Iñaki Tolaretxipi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra da 1998az geroztik eta lan horretan aritu da Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Tekniko eta Topografia Eskolan, Barakaldoko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan eta Bilboko Ingeniaritza Goi-Eskolan. Gaur egun Donostiako Eskola Politeknikoan da irakasle. Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen Ingeniari Industrial titulua 2001ean eta baita Doktore titutula ere 2006an unibertsitate berean.
Hainbat ikerkuntza proiektutan hartu du parte Victor del Campo Katedradunarekin batera eta modu aktiboan aritzen da elkarlanean Tknika, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroarekin. Asmoz Fundazioarekin ere aritzen da ohiko elkarlanean, ikastaroak antolatuz eta irakaskuntza materiala prestatuz.[3]
Landarbaso Abesbatzarekin sari batzuk eskuratu ditu, besteak beste, Asia Gran Prix Festival lehiaketaren sari nagusia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Administazioa Euskaraz aldizkarian Nerea Pikabeak egindako elkarrizketa 2003ko urrian, 122. zk.