Iñaki Oyarzábal
Iñaki Oyarzábal de Miguel[1] (Gasteiz, Araba, 1966ko ekainaren 19a) V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietako PPko eusko legebiltzarkidea da. Arabako PPko idazkari nagusia eta Gasteizko udalaren zinegotzi ohia ere bada.
Horretaz gain, Arabako Enpresaburu Gazteen elkarteko (AJEBASK) kidea, UNICEF-Arabako bazkidea eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko lehendakariordea da.
2009ko Euskadiko Hauteskundeetarako Alderdi Popularreko zerrendaburua da Arabatik.
2019ko foru hauteskundeetan Alderdi Popularraren hautagai izan zen Arabako Aldundiara.
Javier Marotoekin batera Alderdi Popularraren barnean bere homosexualitatea onartu duten goi mailako agintari bakarrenetarikoa da. Bere garaian, naiz eta homosexuala zela aitortu, ezkontza homosexualaren aurkako iritzia plazaratu zuen[2].
Erreferentziak
- Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Oiartzabal onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- https://www.elplural.com/sociedad/religion/el-lider-del-pp-vasco-inaki-oyarzabal-hace-publica-su-homosexualidad_51280102