Iñaki Otxandorena
Iñaki Otxandorena Eizagirre, pilota arloan Otxandorena deituraz ezaguna (Mugairi, Nafarroa Garaia, 1977ko maiatzaren 16a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin lehendabizi (1998-2012), eta gero Garferekin.[1] Estatistika ofizialek diotenez, 1,83 m luze da, eta 88 kg pisatzen du. Estreinako partida 1998ko martxoaren 8an jokatu zuen, Donemiliaga Kukulako udal pilotalekuan.
Iñaki Otxandorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baztan, 1977ko maiatzaren 16a (46 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esku huskako pilotaria |
Pilota | |
Bere mailarik onena 2004-2006 urteetan eman zuen: Iruñeko eta Zarauzko torneoak irabazi eta Binakakoan titular aritu zen.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Otxandorena firma por dos años con Garfe y debuta el 26 en Falces», Diario Vasco, 2012-12-11.
- Jon ORMAZABAL: «Iñaki Otxandorena: "Pilota txapelak baino askoz gehiago da, nik betirako lagun asko egin ditut"», Gara, 2012-11-24.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.