Iñaki Ortiz de Villalba
Iñaki Ortiz de Villalba Payueta (Gasteiz, Araba, 1971) euskal musikari eta abeslaria da. Betagarri euskal musika taldearen abeslari eta arima izateagatik da ezaguna, horregatik Iñaki Betagarri ezizena jaso izan du.
Iñaki Ortiz de Villalba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Iñaki Ortiz de Villalba Payueta |
Jaiotza | Gasteiz, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Gizarte langintza |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Enplegatzailea(k) | Langile Abertzaleen Batzordeak |
Kidetza | Betagarri Modus Operandi |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
Lan Harremanak eta Gizarte Graduatua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Bost urtez LAB sindikatuan egin zuen lan, baina bere postua utzi zuen musikarekin bateragarria ez zelako.Gainera sindikatuak ez zion utzi lan jardunaldi erdian aritzea.Bi urte geroxeago Udaberria euskaltegian hasi zen lanean eta egun jarraitzen du irakasle euskaltegi berean.
Gauzak horrela,1993 eta 2017 artean Betagarri taldearekin hamaika disko atera eta ehundaka kontzertu eman zituen. 2017an ordea taldea desegin zen eta urte berean talde berria osatu zuen, Modus Operandi izenekoa.
Gaur egun,Udaberria euskaltegiko irakaslea da
Diskografia
Betagarri
- Maketa (1994)
- Betagarri (1997, Mil a Gritos)
- Arren Erro Zaharra (1998, Mil a Gritos)
- 80/00 (1999, Esan Ozenki)
- L (2000, Esan Ozenki)
- Freaky Festa (2000, Esan Ozenki)
- Remix (2001, Metak)
- Arnasa Hartu (2002, Metak)
- Zuzenena (2004, Metak)
- Hamaika Gara (2006, Oihuka)
- Bizitzari txistuka (2009, Elkar)
- Zorion Argiak (2012, Elkar)
- 20 urte Zuzenean (2014, Maldito Records)
Modus Operandi
- Modus Operandi (2018, Baga Biga)
- Dantza gaitezen hil arte (2020, Baga Biga)
- Atzo / Gaur (2023, Baga Biga)
Ikus, gainera
- Zerrenda:Gasteiztar ospetsuak