Iñaki Mendiguren

Iñaki Mendiguren Bereziartu (Igartubeiti baserria, Ezkio, Gipuzkoa, 1954) gipuzkoar idazle eta itzultzailea da. Xabier Mendiguren anaia du.

Iñaki Mendiguren

Bizitza
JaiotzaEzkio-Itsaso, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Sarah Turtle
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Inguma: inaki-mendiguren-bereziartu Literaturaren Zubitegia: 750

Biografia

Filosofia eta Letretan lizentziaduna da. Irakaskuntza urte asko eman ondoren, itzulpengintzan dihardu gaur egun. Elizen arteko Biblia (beste itzultzaile batzuekin elkarlanean, 1994; haren ekarpenaren berezitasuna bere kristau izaera protestantea da[1]), Alexis de Tocqueville (Amerikako Demokrazia, 1995), Jonathan Swift (Gulliverren bidaiak, 1997), David S. Williams (Joko bikoitza, 1999), Jeremy Taylor (Aitonaren hamaikakoa, 1999), edota J. K. Rowling (Harry Potter saila, 2000-2007) bezalako egileak itzuli ditu euskarara, beste askoren artean. 2002an Literatura Itzulpen Onenaren Euskadi Saria irabazi zuen Harry Potter eta sekretuen ganbera (2001) obrarekin. 2013an Tom Sawyer-en abenturak liburua itzultzeagatik Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Sarah Turtle emaztearekin batera.[2]

Bi eleberri eman ditu argitara: Haltzak badu bihotzik (1990), urtebete lehenago Café Iruña Baqué Saria eskuratu zuena, eta Ilunkerako xuxurlak (1999), urte bereko Irun Hiria Saria lortu zuena.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.