Iñaki Martiarena
Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin ezizenez ezagunagoa, (Donostia, Gipuzkoa, 1967 - ) euskal komikigilea da. Informazio Zientzietan lizentziatua ikasketaz, hainbat alorretan aritu da ilustratzaile, hala nola umorean, grafismoan, diseinuan, komikian, karikaturan... EuskaL Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu ilustratu ditu.
Iñaki Martiarena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Izengoitia(k) | Mattin |
Ilustratzaile ibilbidea
Komikiak argitaratu ditu hedabide ezberdinetan, hala nola, Euskaldunon Egunkarian, Napartheiden, Ipurbeltzen, Gaztezulon, AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian, Argian eta Bagerak plazaratutako Irutxulo aldizkarian. Belardo pertsonaiaren istorioak marrazten ditu, gaur egun larunbatero Berria egunkariko Mantangorri umeentzako gehigarrian, eta lehenago —Espainiako justiziak itxiarazi zuen arte— Euskaldunon Egunkarian. Berak hainbatetan esan bezala, prentsan argitaratzea ez da lan erraza.[1]
1998an hasi zen Haur eta Gazte Literaturako bere lehen argitalpenekin, eta, harrez gero, liburu ugari ilustratu ditu.[2] Mitxel Muruak idatzi eta Mattinek ilustratutako Maripuzker liburua Bratislavako Ilustraziogileen XIX. lehiaketarako hautatua izan zen.
Zenbait gizarte mugimendurentzat kartel, pegatina eta beste euskarrietarako irudiak sortu ditu (antimilitaristak, zezenketen aurkakoak, AHTaren aurkakoak...). Besteren artean, 1995ean Manu Gomezen bertsoekin osatutako intsumisioaren aldeko Zulo beltzean liburukian agertu ziren Mattinen marrazkiak, eta 2004. urtean Ez naiz pegata hutsa!: Gladys eguzkiarekin maitemindu zenekoa liburua argitaratu zuten, Gladys del Estal ekologistaren heriotzaren 25. urteurrenean. Konpromismo militanteak buruhausterik ere ekarri dio, 2000. urtean Aizu! aldizkarian argitaratutako tira bat zela bide AEK-k eraso bat jasan baitzuen.[3]
Bere eskua musika taldeetaraino ere iritsi da, Morau musikariarekin aritzen da elkarlanean.[4]
Ipuin kontalaritza eta ilustrazioa nahasten dituen proiektuak sortu ditu: 1999an Ixabel Agirresaroberekin Irudipuinak izenekoan Euskal Herriko ipuin klasikoetan oinarritutako ikuskizuna sortu zuen. Bakarka ere uztartu ditu marrazkigintza eta kontalaritza. Bat batean marrazten ere aditu da, kontalari baten laguntzarekin batzuetan eta bakarrik besteetan.[5]
Nazioarte mailan ospe handia duen Haur eta Gazte Liburuen Ilustrazioen Bratislavako Biurtekoan parte hartu du birritan, Galtzagorri Elkarteak OEPLIrekin lankidetzan bere hautagaitza proposatuta: 2003an Maripuzker (Elkar) liburuarekin; eta 2011n, Haize adina (Cristinaenea Fundazioa) liburuarekin.[6]
Komikilari gisa
Hainbat argitalpenetan sortzen ditu pertsonaiak eta tira komikoak.[7]
- 1988- Argia aldizkaria. Andoni Tolosa gidoilaria. Pertsonaia: Bocarta detektibea
- 1990- Argia aldizkaria TXT komiki gehigarriaren arduraduna.
- 1991- Irutxulo aldizkaria : Pertsonaiak: Moko eta Karmele
- 1991- Entzun aldizkaria : No future, no present
- 1991- Aizu aldizkaria : Irrintzia
- 1996- Ipurbeltz haur aldizkaria: Kattalingorri neska ilegorriaren abenturak
- 2000-2007- Gaztetxulo aldizkaria : Ander+Graun
- 2003 – Berria egunkariaren Mantangorri,larunbateko haur gehigarrian, Belardo pertsonaia [8]
Eraginak
Erreferentzien artean, Thomas Rowlandson ingelesa (1756-1827), Honoré Daumier frantziarra (1808-1879), Wilhelm Busch alemaniarra (1832-1908) eta Jon Zabalo «Txiki» (1892-1948) ditu.[3]
Teknika
Teknika eta formatuei dagokienez, tinta txinatarraz gain, tenperak, marrazkiak eta ordenagailuz egindako irudiak erabiltzen ditu.[6]
Lanak
Asko dira Iñaki Martiarenak ilustratutako lanak. Hauek dira azken urteetan argitaratu dituenak:
- Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed. Joxe Mari Iturralde Iñaki Martiarena "Mattin" (Elkar, 2007).
- Txikimundi (Gure mundu txikitik). Batzuen artean, Iñaki Martiarena "Mattin" (Elkar, (2007).
- Riskyren ipuin politenak. Joxemari Iturralde, Iñaki Martiarena "Mattin" (2009).
- Patzikuren problemak Katixa Agirre, Iñaki Martiarena "Mattin" (Elkar (2010).
- 1002. gaua Xabier Mendiguren, Iñaki Martiarena "Mattin" (Pamiela, 2010).
- Haixe adina. Edad del pavo. Kristina Enea Fundazioa, Iñaki Martiarena "Mattin" (2013).
- Sua itzali, hiria piztu. Donostia Sutan 1813-2013 Elkartearekin batera (2013).
- Haixe adina. Edad del pavo. Kristina Enea Fundazioa, Iñaki Martiarena "Mattin" (2014-2015).
- Txoriak ezkutatzen zuena Ainara Saez, Iñaki Martiarena "Mattin" (2015).
- Zarrakamalda. Iñaki Martiarena "Mattin" (Txalaparta, 2016).
Erakusketak
Bere lanak erakusteko erakusketak ere erabili ditu, hauek adibidez:
- 1996 urtean: Errenteria-Oreretan (Karikatura erakusketa).
- 2011 urtean: Donostian.[9]
- 2014 urtean: Donostian[10] ("Prentsa eta giza eskubideak" ekimenaren barnean).
- 2015 urtean: Ibarra[11][12] eta Zumaian.[13]
- 2016 urtean: Ilustratzailearen txokoa: Mattin., Aiete Kultur Etxea , 2016ko otsailaren 23tik maiatzaren 27ra, Donostia[14]
- 2017 urtean: Musika musuka: Mattin., Kutxa Kultur Fundazioa , 2017ko martxoaren 25tik maiatzaren 28ra, Donostia[8]
- 2018 urtean: Linograbatuak. Iñaki Martiarena "Mattin"., Lugaritz Kultur Etxea , 2018ko martxoaren 16tik maiatzaren 4ra, Donostia[15]
Sariak
- Portugaleteko Uri Urena XXXI. komiki lehiaketaren saria, Lore denda lanagatik, (2017)[16]
- Eusko Jaurlaritzako Komiki Saria (1988)
- Portugaleteko Udalaren Komiki Saria (1989)
- Baleike Zumaiako aldizkariak antolatutako Komiki Lehiaketa (1995)
Erreferentziak
- Euskonws webgunean Mattinek idatzitako ilusratzaileentzako gida.
- Mattinen bibliografia Galtzagorri elkartearen webgunean.
- Argia aldizkarian elkarrizketa (2003).
- [http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/artikuloaren-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_q8LS&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1757186 Morau eta Andoni Tolosa musikariei elkarrizketa HABE aldizkarian
- Elkarrizketa Berria egunkarian
- Mattinen fitxa Donostia Kulturan.
- Ipurbeltz: 1977-2002. Erein, Donostia, 63-65 or..
- .
- Donostiako erakurketari buruzko berria Donostia Kulturan (gazteleraz)
- Donostiako erakusketari buruzko berria Donostia Kulturan.
- Ibarrako erakusketari buruzko berria Diario Vascon (Gazteleraz).
- Ibarrako erakusketari buruzko albistea Tolosaldeko Atarian.
- Zumaiako erakusketari buruzko albisteaUrola Kostako Hitzan.
- .
- .
- .