Iñaki Iza
Iñaki Iza Zarazua, pilota arloan Iza deituraz ezaguna (Zornotza, Bizkaia, 1986ko irailaren 9a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. 2007an profesional bilakatu baino lehen, urte hartako Antiguoko torneoko txapelduna izan zen.[1] 2016an erretiratu zen, bizkarreko lesio bat sendatu ezinda.
Iza | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Iñaki Iza Zarazua | |||
Jaiotza data: | 1986ko irailaren 9a (37 urte) | |||
Jaioterria: | Zornotza ( Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,83 m | |||
Pisua: | 77 kg | |||
Debutatze data: | 2007ko uztailaren 16a | |||
Debutatze pilotalekua: | Amorebieta IV.a | |||
Erretiratze data: | 2016ko ekainaren 21a Lesio luze baten ondoren, ezin sendatuta. |
Bere ibilbide profesionalean, ez du ia jarraitutasunik izan, lesioen eraginez: lehen urteetan, eskuetako arazo ugari izan zituen, eta 2012an sei hilabete egon zen geldirik, gerriko minez; izan ere, protusio bat eta mugituriko orno bat ditu. 2013an, beste hainbeste egon zen jokatu gabe, ezker besoko nerbioko arazo baten eta Q sukarra delako gaitzaren erruz. 2015eko azaroaren 21ean jokatu zuen azken partida, eta geroztik gerriko orno arteko higadura ezin sendatuta ibili zen. Hainbat hilabetez tratamendu eta botikekin sendatzen saiatu eta gero, bi ebakuntza egin zizkioten, baina lesioa ez zen oneratu.[2] Azkenean, 2016ko ekainaren 21ean, pilotari profesional izateari uzten ziola iragarri zuen.[3]
Erreferentziak
- Enpresako fitxa
- Imanol Magro Eizmendi: «Gerriak kendu dio gerrikoa», Berria, 2016-06-02.
- «Idoatek eta Izak agur esango diote pilota profesionalari», EITB.eus, 2016-06-21.