Iñaki Irigoien
Iñaki Irigoien Etxebarria (Bilbo, 1935eko uztailaren 30a[1]) dantzari, irakasle, ikertzaile eta dantza bultzatzailea da. Dindirri dantza taldean dantzari eta zuzendari izan zen.
Iñaki Irigoien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1935eko uztailaren 30a (88 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, ikertzailea eta soziologoa |
Kidetza | Euskal Dantzarien Biltzarra Beti Jai Alai (dantza taldea) Dindirri |
Dantzari (1952-1960) eta dantza-zuzendari (1960-1970)
Dantzan Basurtuko (Bilbo) Beti Jai Alai taldean ikasi zuen, Silvestre Elezkano Txilibrin irakasle igorretarrarekin. Hamalau urterekin hasi zen; Alfonso anaia zaharrena zena ere talde berean ibiltzen zen garai hartan. Dindirri taldean geroago hasi zen 1952an; hasieran zortzi urtez dantzari, baina gero 1960an Txelu Etxebarriak zuzendaritza utzi zuenean, Irigoienek lan hori hamar urtez hartu zuen.[2][3]
Soziologo eta dantza-ikertzaile (1970-1978)
Gaztetan ezin eta 35 urterekin hasi zen soziologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean 1970tik 1975era bitarte, eta geroago dantza tradizionalaren alde soziologikoak ere aztertu ditu: aldaketak gizartean eta dantzetan, emakumeen papera folkloreko dantzetan, dantza ikasketen eza, dantzaren herrikoitasuna, eta dantzaren osasuna.[2] Dantzaren herrikoitasuna dela eta, erromeriaren funtsa denok dantzan egitea dela defenditu izan du beti, dantza ez dela trebeen kontua bakarrik. Fandangoa, arin-arina eta biribilketa edozein herritako plazan dantzatzen zen lehen. «Neska-mutilen artean egiten da jota. Horregatik, plazetan eta erromerietan oso arrakastatsua zen». Bi pertsonen arteko hizkuntza da, eta bi pertsona horiek aukeratzen dituzte pausoak eta mugimenduak. «Ligatzeko dantza da jota, jolas bat».[4]
Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakari (1978-1990)
Euskal Dantzarien Biltzarra eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra erakundeen sortzaileetako bat izan zen, baita horien lehendakaria ere 1978tik 1990era arte gutxienez.[5] 1978an bertan antolatu zuen Iruñean Dantzari Egun arrakastatsua eta Basauriko Dantza Agerketak ere antolatu izan ditu. Bestalde hainbat dantza ikertu eta berreskuratu ditu gero, besteak beste, Bilboko dantzak, Begoñako aurreskua eta ezpata-dantza, Oñatiko dantzak, Xemeingo ezpata-dantza, Lekeitioko kaxarranka, Durangaldeko dantzak (Berriz eta Garai).[2][6]
Omenaldiak (2013)
Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak omenaldia eskaini zioten 2013ko apirilaren 13an museoan bertan, eta hurrengo astean Unamuno plazan ere Durangaldeko dantzen erakustaldi batekin.[7] Urte berean, haren omenez, Dantzariak aldizkariak ale berezi osoa argitaratu zuen.[8][9][10]
Eusko Ikaskuntzak banatzen duen Manuel Lekuona Sariko hautagaia izan zen 2017ko edizioan beste hauekin batera: Fermin Leizaola, Jon Kortazar, Andres Iñigo eta Jokin Apalategi. [11]
Argitalpenak
- Errebonbilloak. Gerediaga Elkartea. Elorrioko Udala.
- (Gaztelaniaz)Las fiestas de Bilbao. Danzas y músicas entre los siglos XVI y XIX. Bidebarrieta aldizkaria
- (Gaztelaniaz)Baile al suelto en Euskal Herria: formas populares y evoluciones coreográficas. Eusko Ikaskuntza.
- (Gaztelaniaz)Garai: Costumbres, Fiestas y Danzas. Garai.
- (Gaztelaniaz)Tamborileros en Bilbao Durante el siglo XIX. Txistulari y Bidebarrieta aldizkaria
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Rosana Lakunza: Iñaki Irigoien: “En este pueblo, cada momento tiene su danza”
- «Iñaki Irigoien» Bizkaiko Dantza Testigantzak. Dantza Webgunea, Bilbo (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).
- Morales, Marta. [http://www.deia.com /2016/03/06/ortzadar/inaki-irigoien-rdantza-hizkuntza-bat-dar Iñaki Irigoien: “Dantza hizkuntza bat da”. Deia (2016-0306). ] (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
- Zuazo, Pello A.. «Oraindik ere, eskuak airean» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
- «Euskal Dantzarien Biltzarra : HISTORIA» Euskal Dantzarien Biltzarra (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
- Media, F. M. K.. (2013-04-03). Iñaki irigoien. (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- Brea, Unai. «Bizkaia dantzari» Argia (2013-05-12) (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
- dantzancom. «Dantzariak 58» Dantzariak (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).
- Euskal Dantzarien Biltzarra Edb. (2013-04-18). Iñaki Irigoien-i omenaldia (Iñakiren hitzak). (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- EiTB. (2013-04-15). El mundo de la danza vasca rinde homenaje a Iñaki Irigoyen. (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- Sariak - Manuel Lekuona Saria: Zure bozkak, erabakitzen du, -2017/07/06-Manuel Lekuona Saria: Zure bozkak, erabakitzen du. (Noiz kontsultatua: 2017-07-22).