Iñaki Gastón
Iñaki Gastón Crespo (Bilbo, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 25a -) euskal txirrindulari ohia da, 1984 eta 1994 artean profesionala. Guztira 40 garaipen ditu bere palmaresean.[1]
Iñaki Gastón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1963ko maiatzaren 25a (60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Movistar Team | 1984-1985 |
Kas | 1986-1987 |
Kelme | 1988-1989 |
CLAS–Cajastur (en) | 1990-1993 |
Mapei | 1994-1994 |
Parte-hartzailea
|
Ibilbidea
Mendiko etapetan aditua. Egun bakarreko lasterketetan zein aste beteko Itzuli laburretan bereziki nabarmendu zen. Itzuli handietan ohorezko postuak eta etapa garaipenak lortu zituen.
Clas-Cajastur taldean Tony Romingerren laguntzailea izan zen Fede Etxabe edo Jon Unzagarekin batera. 1992an, Espainiako Vueltan Tony Rominger lagundu zuen Cobertoria mendatean Alex Zülle erori zenean.
Lasterketa horretan 7.a izan zen 1989an, 11.a 1993an, 12.a 1986 eta 1987an eta 14.a 1990 eta 1991an. Frantziako Tourrean 38.a izan zen 1985ean.
1991ko Italiako Giroan 23. postuan sailkatzeaz gain, Mendiko Saria ere lortu zuen. Urte horretan hiru Itzuli handiak bukatu zituen.
Palmaresa
- Errioxako Itzulia (eta bi etapa garaipen)
- Aragoiko Itzuliko etapa bat
- Valentziako Itzuliko etapa bat
- Guadarramako Mendateetako Klasika
- 2. Arrateko Igoeran
- 2. Meatze Haranetako Itzulian
- 3. Urkiolako Igoeran
- 3. Laudioko Sari Nagusian
- 3. Montjuïceko Igoeran
- 6. Donostia Klasikoan
- 10. Midi Libren
- 10. Lombardiako Giroan
- Arrateko Igoera
- Sabiñanigoko Klasikoa
- Euskal Herriko Itzuliko Mendiko sailkapena
- 2. Tour de l'Auden
- 2. Donostia Klasikoan
- 2. Guadarramako Mendateetako Klasikan
- 3. Udaberriko Klasikoan
- 3. Ruota d'Oron
- 6. Tirreno-Adriatikoan
- Donostia Klasikoa
- Arrateko Igoera
- 2. Luis Puig Sarian
- 2. Burgosko Itzulian
- 3. Andaluziako Itzulian
- 6. Euskal Herriko Itzulian eta Mendiko sailkapena
- Espainiako Vueltako etapa bat
- Asturiasko Itzulia (eta lau etapa garaipen)
- 2. Galiziako Itzulian eta etapa bat
- 3. Euskal Bizikletan eta etapa bat
- Hucha de Oro
- 2. Nafarroako Sari Nagusian
- 2. Errioxako Itzulian
- 3. Kataluniako Voltan
- 9. Paris-Nizan
- Galiziako Itzuliko etapa bat
- Espainiako Vueltako bi etapa
- 3. Setmana Catalanan eta bi etapa
- Setmana Catalana
- 2. Aragoiko Itzulian eta etapa bat
- Kataluniako Voltako etapa bat
- Udaberriko Sari Nagusia
- 2. Errioxako Itzulian
- 3. Narancoko Igoeran
- 3. Montjuïceko Igoeran
- 4. Euskal Herriko Itzulian
- 8. Züricheko txapelketan
- Italiako Giroko mendiko sailkapena
- 5. Donostia Klasikoan
- 9. Flèche Wallonnen
- Setmana Catalanako etapa bat
- 3. Trofeo Palma de Mallorcan
- 4. Donostia Klasikoan
Emaitzak lasterketa nagusietan
Lasterketa | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - | 23. | - | - | - |
Frantziako Tourra | - | 38. | 75. | UT | 112. | UT | - | 61. | UT | 78. | - |
Espainiako Vuelta | - | 21. | 12. | 12. | 35. | 7. | 14. | 14. | UT | 11. | 59. |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak | - | - | - | - | - | 40. | 17. | - | - | - | - |
Taldeak
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Bilbotar ezagunen zerrenda