Iñaki Gaminde
Iñaki Gaminde Terraza (Errekalde, Bilbo, Bizkaia, 1958ko urtarrilaren 12a) euskalaria da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta euskararen bariazioa aztertzen duen EHUko EUDIA taldeko kidea izan da 2018an erretiratu arte. Mendebaleko euskara edo bizkaieraren hiztegia eta gramatika biltzen ibili da herriz herri, eta, haren ezaugarriak aztertuta, hainbat argitalpenetan azaldu ditu. Euskaltzain urgazle ere bada.
Iñaki Gaminde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1958ko urtarrilaren 12a (66 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Juan Manuel Etxebarria |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta soldatzailea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea |
Biografia
Gazte-gaztea zela metalgintzan hasi zen lanean. 17 urte arte ez zuen euskara ikasi. Urtebetean ikasi zuen gero, Franco hil berritan Errezilgo baserri batean egonaldi bat eginda ere. Ondoren Errekalde auzoko euskara ikasteko gau-eskola eta euskaltegi-antolatzaile ibili zen.[1][2] 1986an magisteritzako titulazioa lortu zuen Euskal Filologia espezialitatean, Euskal Filologian lizentziatura (1989) eta doktore titulua lortu zuen Juan Manuel Etxeberriaren zuzendaritzapean (Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa, Deustuko Unibertsitatea, 1992),[3] eta geroago Euskal Herriko Unibertsitateko hizkuntzalari moduan aritu izan zen 41 urtez Bizkaiko Irakasle-Eskolan, gaur egunean Hezkuntza Fakultatea den zentroan.[4]
Oro har, Gaminderen ikerketa lerroak hauek izan dira: Dialektologia, Fonetika, Fonologia eta Hizkuntzaren Didaktika. Esparru horietan guztietan ikerketa proiektuetan parte hartua eta hainbat argitalpen egindakoa.[5]
Euskaltzain urgazlea
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an.[6] Euskaltzaindiko batzorde bitan aritu izan da: Euskalkien Ikerketa (1987-1995) eta Ahoskera (1995-1999, eta 2013z geroztik).[7][8]
Bizkaieraren fonoteka
Bizkaieraren fonotekea web zerbitzutik entzun daitezke Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio eta bideo grabazio. Grabazioak entzun daitezke, testuen transkribapenak irakurri baita berri-emailearen datuak ikusi ere. Kantak, ipuinak, esaldiak, narrazioak, eta esakuneak ere bildu dira.[9][10][11][12]
Hizkuntzaren aldetik ez ezik bilduma honek badu interesik antropologiaren eta etnografiaren aldetik, berriemaileen kontakizunetan bizitza tradizionalari buruzko hainbat datu agertzen baita.[13]
Iñaki Gamindek eta EHUko Bilboko Telekomunikazio-Ingeniari Eskolako Aholab ikerketa taldeak sortu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.[14][15]
« | Iñakik alimaleko lana egin du euskararen gainean eta euskaraz. Alimaleko lana egin du bakarka eta taldeka[...] Eta aitorpenaz ari garela , nire aitorpen apala egin nahi nioke Estherri [...] Iñaki material ikaragarri handia bildu zuen herriz herri, eta ez du gidabaimenik." | » |
Bibliografia
- Foruko euskararen morfosintaxiaz. Batzuen artean, 1992.
- Bizkaieraren azentu moldeez. Labayru Ikastegia, 1995.
- Gatikako euskaraz. Gatikako Gogoz Euskara Taldea, 1997.
- Euskaldunen azentuak. Labayru Ikastegia, 1999.
- Bakio berbarik berba. BBK, 1999.
- Zamudio berbarik berba. BBK, 2000.
- Meñaka berbarik berba. Meñakako Udala, 2001.
- Leioa berbarik berba. Leioako Udala, 2001.
- Mungia berbarik berba. Mungiako Udala, 2001.
- Meñakako laminaren urregorria. Meñakako Udala, 2002.
- Arrieta berbarik berba. Arrietako Udala, 2002.
- Jatabe berbarik berba. Jatabeko Udala, 2002.
- Zaldibar berbarik berba. Zaldibarko Udala, 2003.
- Euskaldunaren anekdotak I. Mendebalde Kultura Alkartea, 2004.
- Berango berbarik berba. Berangoko Udala, 2004.
- Bilbotarron euskararen zuzuan. Asapala Kultur Elkartea, 2004.
- Derioztarron euskara. Tximintx euskara elkartea, 2005.
- Bizkaian zehar, Euskararen ikuspegi orokorra. Mendebalde Kultura Alkartea, 2007.
- Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. (2014)
Errekonozimenduak
- Traineru bete lagun: Iñaki Gaminde omenduz liburua argitaratu zen 2019 bere omenez.[16]
Erreferentziak
- «Iñaki Gaminde: “Gipuzkoan uste da hortik kanpo, Lea-Artibain kenduta, ez dagoela euskaldunik” • ZUZEU» ZUZEU 2012-06-11 (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «Iñaki Gaminde: euskalgintza herrigintza iraultzailean» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- Gaminde Terraza, Iñaki. «Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
- «Iñaki Gaminde» sites.google.com (Eudia taldea) (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Etxeberria Murua, Pilar; Knörr Borràs, Henrike. (2005). Txillardegiri omenaldia ´´Nerekin yaio nun´´. EUSKALTZAINDIA arg ISBN 978-84-95438-21-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- «Gaminde Terraza, Iñaki» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Lexikoaren Behatokia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- «Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- «Bizkaieraren Fonoteka» aholab.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «Ordiziako Euskara Zerbitzua -Baliabideak» www.ordizia-euskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «SAREAN: Bizkaieraren fonotekea» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «Bizkaieraren Fonoteka Interneten. - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «Bizkaifon (Bizkaieraren Fonoteka) – ELRA Catalogue» catalog.elra.info (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- «BIZKAIERAREN FONOTEKA» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- Traineru bete lagun : Iñaki Gaminde omenduz. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua 2018 ISBN 9788490829721. PMC 1089397465. (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- «BIZKAIERAREN FONOTEKEA» Grabazioak, transkribapenak eta barriemailen datuak.
- Iñaki Gaminderen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>170 produktu)
- Ahotsak.eus Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea. Datu-base erraldoia hainbat grabaziorekin.