Iñaki Eskudero
Iñaki Eskudero Iñarrea, pilota munduan Eskudero deituraz ezaguna (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1983ko otsailaren 1a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin 2003tik 2006ko ekain arte, eta Garferekin gero.[1] Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da, eta 97 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2003ko ekainaren 28an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 2011ko ekainean bukatu zitzaion Asegarcerekiko azken kontratua.
Iñaki Eskudero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eratsun, 1983ko otsailaren 1a (41 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esku huskako pilotaria |
Pilota | |
Eskudero amateurretan nabarmendu zen, eta Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketan hiru aldiz izan zen txapeldunorde (2005, 2008 eta 2010). Ez da txapelketa nagusietan jokatzera iritsi.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Mendizabal I, Eskudero y Díaz no continuarán en Asegarce», Diario Vasco, 2011-06-01.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.