Iñaki Aurrekoetxea Aurre
Jon Iñaki Aurrekoetxea Aurre (Zamudio, Bizkaia, 1953ko uztailaren 30a) arkitektoa da.
Iñaki Aurrekoetxea Aurre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zamudio, 1953ko uztailaren 30a (70 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Biografia
Zamudion jaio arren, txikia zela bere gurasoak Bilbora joan ziren bizitzen. Aita eraikuntzaren sektorearekin zerikusia zuelako edo, Aurrekoetxeak arkitekturako ikasketei heldu zien. Hasieran Madrilen ikasten hasi bazen ere, ondoren 1977. urtean, beste 27 ikaslerekin batera, Donostian Bartzelonako unibertsitatearen menpe zegoen gela berezi bat sortu zuen (ondoren EHUko arkitektura eskola izango zenaren aurrekaria).
Karrera 1979an bukatu zuen eta handik bi urtera Eusko Jaurlaritzako etxebizitza tekniko moduan hasi zen lanean, 1988an lana utzi eta bere estudio propioa zabaldu zuen arte. 1995ean Eusko Jaurlaritzara bueltatu zen, Arkitektura eta Etxegintzako zuzendari moduan. Baina hurrengo urtean kargua utzi zuen bere arkitektura estudioa zuzentzen zuen anaia hil eta gero.
Iñaki Aurrekotxeak Bilboko Pedro Eguillor plazan dauka bere estudioa gaur egun, bertatik Bilbo berriaren proiektu askotan parte hartu du, esaterako Isozaki Atean.
Egindako lanak
- Artxandako Golf Kluba
- Hesperia Bilbao hotela
- Isozaki Atea
- Artklass eraikina (barnealdea)
- Gran Hotel Domine Bilbao (Fernando Salasekin elkarlanean)
- Madariaga dorrearen museoa
- Etxebarria-FNAC Eraikina
- Miribillako auzo berriaren masterplana.