Iñaki Ardanaz
Iñaki Ardanaz[1] (Agoitz, 1984) nafar aktorea da, telesbitan eta antzerkian aritutakoa.
Iñaki Ardanaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agoitz, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Biografia
Iñaki Ardanaz Agoitzen jaio zen 1984an. Hemezortzi urterekin Madrilera joan zen interpretazio-eskola batean trebatzera. 2007an egin zituen lehen agerraldiak telebistan, Planta 25 eta Hospital Central telesailetan. 2013an Fernando Franco Garcíaren La herida filmean zineman egin zuen debuta.
Ondoren, telebistako fikzioetan parte hartu du, hala nola Seis hermanas TVEan,[2] La víctima número 8 ETB2an,[3] La línea invisible Movistar+en edo Caronte Prime Videon. Pantaila handian ere paper ugari interpretatu ditu, Andrea Jaurrietaren Ana de día edo José Luis Cuerdaren Tiempo después, Los miércoles no existen[4] edo ¿Qué hacemos con Walter?[5] antzezlanekin uztartu dituenak.
2020an Txeporen papera egin zuen David Pérez Sañudoren Ane film luze sarituan.[6] 2021ean Fernando González Molinak zuzendutako Movistar+eko Paraíso telesaileko protagonista izan zen, Mario Merinoren papera eginez.[7][8]
Filmografia
Zinema
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2013 | La herida | Zerbitzaria | Fernando Franco García |
2014 | Lasa eta Zabala | Marrero | Pablo Malo |
2018 | Ana de día | Iván | Andrea Jaurrieta |
Tiempo después | Florián | José Luis Cuerda | |
2020 | Ane | Txepo | David Pérez Sañudo |
Telebista
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Katea | Oharra(k) |
---|---|---|---|---|
2007 | Planta 25 | Auzokidea | Canal 9 | Atal 1 |
Hospital Central | Erizaina | Telecinco | Atal 1 | |
2011 | El asesinato de Carrero Blanco | Txirulo | TVE | 2 atal |
2011-2012 | Vaya Semanita. Cambio Radical | Hainbat pertsonaia | ETB 2 | 12 atal |
2014 | El fin de la comedia | Fan | Comedy Central | Atal 1 |
2015 | El Partido | Gorka | ETB | Atal 1 |
2016-2017 | Seis hermanas | Tristán Bellido | TVE | 100 atal |
2017-2018 | Amar es para siempre | Josean | Antena 3 | 3 atal |
2018 | La víctima número 8 | Gaizka Azkárate | ETB / Netflix | 8 atal |
2020 | Caronte | Bernardo Santos | Prime Video | 7 atal |
La línea invisible | ― | Movistar+ | Atal 1 | |
2021 | Paraíso | Mario Merino | 7 atal | |
Erreferentziak
- Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Ardanaz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Ardanatz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- (Gaztelaniaz) «Iñaki Ardanaz en la serie «Seis hermanas» de TVE1» Tuto Berri 2016-12-20.
- (Gaztelaniaz) Mingo, Alicia. (2018-6-20). «'La víctima número 8' y yihadismo» Diez Minutos.
- (Gaztelaniaz) «Representación de 'Los miércoles no existen'» El Correo 2015-3-14.
- (Gaztelaniaz) ¿Qué hacemos con Walter?. .
- (Gaztelaniaz) Crespo, Borja. (2020-10-15). «'Ane', una ópera prima con oficio» El Correo.
- (Gaztelaniaz) «Movistar+ y Globomedia desarrollan 'Paraíso', una aventura adolescente ambientada en los 90» Formula TV 2019-3-13.
- (Gaztelaniaz) «Macarena García, Iñaki Ardanaz y Gorka Otxoa: "'Paraíso' es una serie bastante novedosa, arriesgada y atrevida"» El Periódico 2021-6-4.