I, Robot (filma)
I, Robot edota i, ROBOT (euskaraz Ni, Robota) 2004ko Alex Proyas egiptoar-greziar-australiar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Isaac Asimov idazlearen I, Robot eleberrian oinarritua dago. Will Smith, Alan Tudyk, Bridget Moynahan, Bruce Greenwood, James Cromwell eta Chi McBride aktoreek antzeztu dute.
I, Robot (filma) | |
---|---|
Marco Beltramiren filma | |
Egilea(k) | Marco Beltrami |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | I, Robot |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, film distopikoa, lan literario batean oinarritutako filma, fantasia filma, detective film (en) , Neo-noirra eta cyberpunk |
Iraupena | 115 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ni The Caves of Steel (en) |
Grabazio lekua(k) | Vancouver |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alex Proyas |
Gidoigilea(k) | Jeff Vintar (en) Akiva Goldsman |
Antzezlea(k) | |
Will Smith (Del Spooner (en) ) Bridget Moynahan (Susan Calvin (en) ) Bruce Greenwood James Cromwell (en) Chi McBride Alan Tudyk Shia LaBeouf Aaron Douglas Emily Tennant (en) Terry Chen (en) Peter Shinkoda (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michel Shane (en) Laurence Mark John Davis |
Konpainia ekoizlea | Davis Entertainment Overbrook Entertainment (en) |
Edizioa | William Hoy |
Ekoizpen-diseinatzailea | El Productor (en) Patrick Tatopoulos (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marco Beltrami |
Argazki-zuzendaria | Simon Duggan |
Jantzi-diseinatzailea | Liz Keogh (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Erabiltzen du | MASSIVE (en) |
Argumentu nagusia | adimen artifiziala eta AI takeover (en) |
Historia | |
Nominazioak | Efektu berezi onenen Oscar Saria 77. Oscar Sariak John Nelson (en) , Andrew R. Jones (en) , Erik Nash (en) , Joe Letteri (en) |
movies.foxjapan.com… | |
2004ko Efektu berezi onenen Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina azkenean Spider-Man 2 filmak irabazi zuen.
Argumentua
2035, Chicago. Gizakiak giza itxura duten robotekin elkar bizi dira, haietan konfiantza osoa dute, Robotikaren Hiru Legeen arabera jokatzen baitute:
- Gizakiei kalterik ez egin edota haiek kalterik jasaten ez uztea.
- Lehen Legea urratzen ez duten bitartean, gizakiei beti men egin edo obeditzea.
- Lehen eta Bigarren Legeak urratzen ez dituzten bitartean euren buruak babestea.
Ezustean, robot bat zientzialari buruargi baten erailketan nahastua egongo da, eta Del Spooner detektibeari (Will Smith) erailketa kasu honen ikerketaren ardura emango zaio.
Aktoreak
- Will Smith: Del Spooner detektibea
- Bridget Moynahan: Susan Calvin doktorea
- Alan Tudyk: Sonny (ahotsa eta motion capture)
- Bruce Greenwood: Lawrence Robertson
- James Cromwell: Alfred Lanning doktorea
- Chi McBride: John Bergin tenientea
- Shia LaBeouf: Farber
- Fiona Hogan: V.I.K.I.
- Terry Chen: Chin
- Adrian Ricard: Granny ("Gigi")
Kanpo estekak
- I, Robot filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)