Hylobatidae

Hylobatidae primate hominoide familia da, siamang (simio txiki) edo giboi gisa ere ezagutzen dena.[1][2]

Hylobatidae
Miozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
SuperfamiliaHominoidea
Familia Hylobatidae
Gray, 1870
Generoak
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Mugimenduabrachiation (en) Itzuli
Masa8,5 kg
Eguneko zikloaeguneko

Beste hominoideengandik bereizten dira, batez ere, tamaina txikiagokoak direlako, gorputzaren tamainari dagokionez besoen luzera handia dutelako, zuhaitzetako bizimodu esklusiboagatik, brakiazioa lokomozio-mota nagusi gisa erabiltzeagatik eta bikote monogamiakoetan oinarritutako gizarte-antolakuntzagatik[3]. Beste hominoide batzuk bezala, bere garezurreko barrunbea bolumen handikoa da; haien betzuloak handiak dira, eta espezie batzuek deiak areagotzeko aukera ematen dien zaku gularra dute lepoan[4][5]. Egunez lortzen dute janaria, eta espezie gehienak fruta mamiz elikatzen dira batez ere[6], hostoekin eta ornogabeekin osatuz beren elikadura[7].

Hilobatidoak Asiako hego-ekialdeko lurralde gehienetan bizi dira, oihan tropikal euritsuan zein subtropikalean[8], batez ere behe-eremuetan[9]. Batez beste, lau partaideko talde txikiak osatzen dituzten gizarte- eta lurralde-animaliak dira, bikote monogamo batek eta haien seme-alabek osatuak[10]. Lurralde hori aktiboki babesten dute, eta balizko arerioak urruntzen dituzte erakustaldien bidez, batez ere ahotsezkoak, zeinetan talde bakoitzeko bikote helduek abisu-kanta ozenak abesten dituzten bikoteka[6].

Familiako espezie guztiak desagertzeko arriskuan daude, Asiako hego-ekialdeko giza populazioak (gero eta handiagoa dela eta) beren habitata baso-soildu, hondatu eta zatikatu duelako lurra hainbat jarduera ekonomikotara eskaintzeko. Gizakiaren presentziak bere populazioaren gainbeheran lagundu duten beste jarduera batzuk ere bultzatu ditu, hala nola ehiza haragia aprobetxatzeko edo sendagai tradizionalen sargai gisa eta biziak harrapatzea maskota gisa saltzeko edo zoologikoetan erakusteko[11]. IUCNren Zerrenda Gorrian, espezie gehienak desagertzeko arriskuan daude sailkatuta, eta bi arrisku larrian daude[12]. Bi urtean behingo The World's 25 Most Endangered Primates 2016-2018 argitalpenean ere, espezie bat ageri da[13].

Etimologia

Giboi hitzaren etimologia ez da oso argia. Europarren artean lehen aldiz erabili zen George Leclerc de Buffon naturalista frantsesaren eskutik XVIII. mendean, 'India orientaletan bizi den tximinoa' aipatzeko erabilia.[14][15][16]

Ikerketa etimologiko eguneratuek proposatzen dute jatorri etimologikoa Malaysiako penintsulan aurkitzen den Semang edo Menraq komunitate nomadan dagoela.[17] Talde honek Ipar Asli hizkuntzak hitz egiten dituzte, eta analisi fonemiko, semantiko, historiko eta linguistiko baten ostean, kbɔɲ hitza proposatu da giboi izenaren jatorri edo erro bezala; europar kolonizazioan mendebaldera malaysierako kəbɔn hitza bezala barneratu zena 'tximino edo Malaysiako penintsulan aurkitzen diren tximino hilobaido'-ei errefrentzia egiten diena.[18]

Taxonomia

Hylobatidae familia 4 generotan banatzen da, maila kromosomikoan oinarritua.[19] Hoolockek 38 kromosoma ditu, Hylobatesek 44, Symphalangusek 50 eta Nomascusek 52. India, Indonesia, Sumatra, Borneo eta Javan bizi dira.[20][21][22][23]

Sailkapena

Genero iraungiak,

  • Bunopithecus generoa†[24]
  • Junzi generoa†[25]
  • Yuanmoupithecus generoa†[26]

Anatomia

Hortzeri formula hurrengoa da,[27]

     Hortzeri-formula    
2.1.2.3
2.1.2.3

Erreferentziak

  1. Mammal species of the world : a taxonomic and geographic reference. (3rd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2005 ISBN 0-8018-8221-4. PMC 57557352. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  2. (Frantsesez) Larousse, Éditions. «Définitions : siamang - Dictionnaire de français Larousse» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  3. Myers, P., R. Espinosa, C. S. Parr, T. Jones, G. S. Hammond, and T. A. Dewey. (2008). Family Hylobatidae gibbons and lesser apes. ADW - University of Michigan Museum of Zoology.
  4. Geissmann, T.. (2011). «Typical Characteristics» Gibbon Research Lab.
  5. Ankel-Simons, F., 2007
  6. Hutchins, M, 2003
  7. Hutchins, M, 2003
  8. Hutchins, M, 2003
  9. Mootnick, A.; Groves, C. P.. (2005). A new generic name for the hoolock gibbon (Hylobatidae). , 971-976 or..
  10. Hutchins, M, 2003
  11. «Lesser Apes» Conservation Internacional.
  12. «Hylobatidae» Lista Roja de la UICN (Unión Internacional para la Conservación de la Naturaleza).
  13. Primates in Peril: The World’s 25 Most Endangered Primates 2016–2018. IUCN/SSC Primate Specialist Group (PSG), International Primatological Society (IPS), Conservation International (CI) y Bristol Zoological Society, Arlington, VA, i-iv; 1–107 or. ISBN 978-0-692-96094-3..
  14. archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  15. «GIBBON : Etymologie de GIBBON» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  16. «Dictionnaires d'autrefois: Search Results» portail.atilf.fr (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  17. (Ingelesez) Gomes, Alberto. (2007-05-16). Modernity and Malaysia: Settling the Menraq Forest Nomads. Routledge ISBN 978-1-134-10077-4. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  18. (Ingelesez) Lim, Teckwyn. (2019-09-02). «An Aslian origin for the word gibbon» Lexis (15)  doi:10.4000/lexis.4291. ISSN 1951-6215. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  19. (Ingelesez) Perelman, Polina; Johnson, Warren E.; Roos, Christian; Seuánez, Hector N.; Horvath, Julie E.; Moreira, Miguel A. M.; Kessing, Bailey; Pontius, Joan et al.. (2011-03-17). Brosius, Jürgen ed. «A Molecular Phylogeny of Living Primates» PLoS Genetics 7 (3): e1001342.  doi:10.1371/journal.pgen.1001342. ISSN 1553-7404. PMID 21436896. PMC PMC3060065. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  20. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-11-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  21. «Gibbon Journal: First issue published» www.gibbons.de (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  22. «Thomas Geissmann's Gibbon Research Lab.: A gallery of photographs of gibbons or small apes (Hylobatidae)» www.gibbons.de (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  23. Handbook of the mammals of the world. [2009]-<[2019]> ISBN 978-84-96553-49-1. PMC 304148757. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  24. Mootnick, Alan; Groves, Colin. (2005-08). «A New Generic Name for the Hoolock Gibbon (Hylobatidae)» International Journal of Primatology 26 (4): 971–976.  doi:10.1007/s10764-005-5332-4. ISSN 0164-0291. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  25. (Ingelesez) Turvey, Samuel T.; Bruun, Kristoffer; Ortiz, Alejandra; Hansford, James; Hu, Songmei; Ding, Yan; Zhang, Tianen; Chatterjee, Helen J.. (2018-06-22). «New genus of extinct Holocene gibbon associated with humans in Imperial China» Science 360 (6395): 1346–1349.  doi:10.1126/science.aao4903. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  26. (Ingelesez) Ji, Xueping; Harrison, Terry; Zhang, Yingqi; Wu, Yun; Zhang, Chunxia; Hu, Jinming; Wu, Dongdong; Hou, Yemao et al.. (2022-10). «The earliest hylobatid from the Late Miocene of China» Journal of Human Evolution 171: 103251.  doi:10.1016/j.jhevol.2022.103251. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  27. (Ingelesez) Myers, Phil. «Hylobatidae (gibbons and lesser apes)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.