Hyakkai Zukan

Hyakkai-Zukan (japonieraz: 百怪図巻, euskaraz: «Ehun deabruen liburu irudiztatua») Japoniako Edo Aroan egin zen pergamino pergamino irudiztatuen bilduma da. Egiletzat Sawaki Suushi (1707, †1772) artista hartua izan da.

Historia

Sawaki Suushi oso ezaguna izan zen Itcho Hanabusa margolariaren ikaslea izan zen eta berari egotzi zaio bilduma hau. 1737an bukatu zuen. Pergamino hauek bestiarioak dira; bertan mitologiako izakiak, mamuak, munstroak e.a. jaso zituen. Lan hori burutzeko Sawaki Suushi Japoniako literaturan, folklorean, mitologian eta artean oinarritu zen.

Fukuoka prefekturan gordetzen dira.

Ezaugarriak

Hogeita hamar margo dira. Japoniako bestiarioen artean onenak dira.

Eragina

Hyakkai-Zukan ondorengo Japoniako yokai iruditegian belaunaldietan eragin handia izan zuen. Esaterako, Toriyama Sekien (1712-1788) Japoniako margolaritzaren ukiyo-e generoaren artista nagusia Hyakkai-Zukan aztertu zuen Yōkairetaz dokumentatzeko.

Pergaminoen iruditegia

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hyakkai Zukan Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.