Hutsul poni

Hutsul ponia, edo Karpatoetako ponia, ukraineraz: Гуцульський кінь), (polonieraz: Koń huculski), (errumanieraz: Huțul ), bereziki Ukrainan hedatutako zaldi arraza bat da, Polonian eta Errumanian ere zabaldurik dagoena. Bere hedapen gunea Karpato mendietan barrena dago eta arraza Hutsul herriarekin lotuta agertzen da.

Hutsul ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ukraina  Polonia  Errumania  Hungaria
SinonimoakKarpatoetako ponia. Huculska, Hutsul, Huţul, Huţan, Huzul

Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.


Etimologia

Poni mota bonek bere izena Karpatoetako Hutsul herritik hartzen du, eta horregatik Karpatoetako ponia ere deitua izan da. Arrazaren beste hainbat izen, Huculska, Hutsul, Huţul, Huţan edo Huzul dira.

Ezugarriak

  • Hutsul poniak oro har zaldi lasaiak dira, zela zaldiak izateko jarrera egokiarekin. Bereziki egokiak baso zein lur menditsuetan ibiltzeko. Igerilari onak dira baita ere.
  • Kolorez urdinzkak, beltzak edo gaiztankarak. Kolore argietan askotan bizkarreko mando marra nabarmen dute, eta baita hanketako zebra-marrak. Ezaugarri hauek antzineko poni arrazen ezaugarriak dira.
  • Buru txikia, mutur motza, gorputz trinkoa, hanka motzak eta apo gogor eta txikiak.

Arrazaren historia

Hutsul ponia, zaldia

Antza arraza garai bateko tarpanen ondorengo zuzenak dira, eta antzineko poni arrazen ezaugarri asko gorde dituzte. Beste hainbatentzat Hutsul zaldia XIII.en mende inguruan mongoliar zaldi eta bertako tarpanen arteko nahasketa baten ondorio dira. Mongoliarrek beraien zaldiak Mongolen Inperioaren garaietan ekarri zituzten eskualde honetara.

Karpato mendiko mugak sarritan aldatu dira historian zehar, hau dela eta hainbat herrialdeek aldarrikatzen dute zaldi arraza hau berezkotzat. Poloniak, Errumaniak, Ukrainak...[1]Askotan gertatzen den legez, bertako arrazek herrialde konkretu bat baino gehiago hartu dezakete.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Bideoak

Argazki galeria

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.