Hutsegite-tasa

Estatistikan eta ingeniaritzan, hutsegite-tasa makina edo bestelako sistema batek denboran zehar duen funtzionamendu egokiaren neurri bat da. Zehatzago, denbora unitate bakoitzean hondatu edo akatsa izango duten elementuen proportzioa da. Fidagarritasunaren azterketarako oinarrizko elementu bat da eta sistemaren iraupena modu matematikoan aztertzeko erabiltzen da. Gehienetan, hutsegite-tasa aldakorra izaten da denboran zehar; hori dela eta, ohikoa da hasiera batean denborari buruz beherakorrak diren hutsegite-tasak dituzten sistemak (sistemak erabiltzen hastean, hondatzeko probabilitatea handiagoa izaten baita, baina denbora aurrera joan ahala arrisku hau gutxitzen da), konstantea ondoren eta gorakorra azkenik (sistema zaharkitzean akatsak eta hondatzeko probabilitatea gero eta handiagoa izaten baita), bainuontziaren kurbari jarraiki.

Definizio matematikoa

denbora-tarte baterako, , denbora bitartean sistema hondatu edo akatsik ez izateko probabilitatea izanik:



Adibidez, osagai baterako lehenengo 10 orduetan osagaia ez hondatzeko probabilitatea R(t=10)=0.7 bada eta 20 orduetara R(t=20)=0.5 bada, 1000 osagaietatik batezbestez 700ek jarraituko dute funtzionatzen eta 500ek 20 ordutara. Hutsegite-tasa, 10-20 orduko epe horretan, hau izango da:



Beraz, 10 ordu-20 ordu bitartean, ordu bakoitzeko hasierako osagaien %4 hondatuko dela adierazten du hutsegite-tasak. Izan ere, 100 osagai harturik, 10 ordutan batezbestez 70 izango dira funtzionatzen eta 50 osagai 20 ordutara. Horrela, osagaien (70-50)/50=%40 hondatzen da 10 orduetan zehar, hau da, %4 ordu bakoitzeko.


Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.