Hutsean egosi
Hutsean egosi, kozinatzeko teknika bat da. Jakiak hutsean ontziratu ondoren lurrunetan edo maria bainuan tenperatura baxura egosten dira. Osagai nagusia, hornigai eta ongailuekin, ontziratu ondoren, 60ºC-80ºC edo 100ºC-tara, dagokion denboran egostea. Hainbat kasutan, ordu askotan.
Erre edo ez+ Osagaia, lagungarri eta ongailuekin ontziratu+ baporean edo marian sartu+ egosi+ erre edo ez |
---|
Erabilpena
- Haragi gogorrak lehortu gabe eta guri-guriak lortu nahi denean. Txerrikumea, arkumea.......
- Denbora luze behar duten prestaketak, aldez aurretik, prestatuta eduki nahi direnean. Zerbitzatzeko mementoan, azken kolpe bat ematea bakarrik faltako litzaieke. Arkumea, txerrikumea eta haragi gogorrak bereziki.
- Osagai nagusiak, ongailuekin zaporea modu oso kontzentratuan biltzea nahi denean. Kasu honetan mementoan egiteko erabiltzen dira. Legatza, lupia, arrainak orokorrean, itsaskiak, barazkiak, haragi bigunak, fruituak.
Hainbat aholku
- Egosketa honek inguru heze bat behar du, beraz, egosi nahi ditugun osagaiak lehorrak balira, likidoa gehitu beharko da.
- Nahi izanez gero, bereziki haragiarekin, ontziratu aurretik, txigor daitezke. Nahiz eta pieza gogorretan, hobe amaieran ontzitik kanpo txigortzea.
- Osagaiak ontziratzean, bertan dauden ongailuen zapore handia hartzen dute, eta beraz, kontuz ibili gehiegi ez gatzatzearekin.
- Kontuz erabiliko diren ongailu kopuruekin, gehiegi ez jarri, bestela oso usaintsua eta zapore gogorreko gelditzeko arriskua baitago.
- Mementoan ez bada jango, hozte azkarra eta behar duen kontserbazioa burutzea, ezinbestekoa izango da.
Ikus, gainera
Kanpo esteka
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.