Hussein Onn

Hussein bin Dato' Onn (Johor Baharu, Malaysia, 1922ko otsailaren 12a - South San Francisco, Kalifornia, 1990eko maiatzaren 28a) politikaria izan zen.

Hussein Onn

Defentsa ministroa

1979 - 1981eko uztailaren 16a
3. Malaysiako Lehen Ministroa

1976ko urtarrilaren 15a - 1981eko uztailaren 16a
Abdul Razak Hussein - Mahathir Mohamad
Q110133371 Itzuli

1976ko urtarrilaren 15a - 1981eko uztailaren 16a
Defentsa ministroa

1976 - 1978
Minister of Finance 2 (en) Itzuli

1974 - 1976
3. Malaysiako Lehen Ministrordea

1973ko abuztuaren 13a - 1976ko urtarrilaren 15a
Ismail Abdul Rahman (en) Itzuli - Mahathir Mohamad
Member of the Dewan Rakyat (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaJohor Baharu, 1922ko otsailaren 12a
Herrialdea Malaysia
HeriotzaSan Frantzisko, 1990eko maiatzaren 29a (68 urte)
Hobiratze lekuaMakam Pahlawan (en) Itzuli
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
AitaOnn Jaafar
Ezkontidea(k)Suhailah Mohamed Noah (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaIndian Military Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoabaliorik ez

Find a Grave: 14794076 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Nekazari-familia aberats bateko semea zen, eta zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen Londresko Unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerraren hasieran britainiar armadan sartu zenean, Pazifikoko fronteetan borrokatu zen japoniarren aurka eta Malaysiaren askatasunaren alde. Gerra ostean, Malaysiako politikan eragin handia izan zuen, bere herriaren independentzia bultzatzen lagundu baitzuen.

1947an Gazteriaren Elkarte Nazionala sortu zuen, eta Malaysiar Batasuneko Erakunde Nazionaleko idazkari nagusi aukeratu zuten. 1948tik 1957ra bitartean, Estatuko kontseiluko kide izan zen, eta 1960-1968 epean, bere herriko enbaxadore Londresen. Ondoren, Malaysiara itzuli zenean, Hezkuntzako ministro izan zen (1970), eta 1974an Ekonomia eta Finantzetakoa eta Gobernuko presidenteorde. Bi urte geroago, lehen ministro kargura igo zen, eta Defentsako ministro ere izan zen, aldi berean. 1977an, islamiar gobernu autonomikoaren esku zegoen eta gerrillari komunistek beren mende zuten Kelantan lurraldearen sezesioaren arazoari aurre egin behar izan zion. Horretarako, Thailandiarekin itun militar bat sinatu zuen. 1978an bere alderdiak, Fronte Nazionalak, hauteskundeak irabazi zituenean, bere karguan berretsi zuten. 1981ean utzi behar izan zuen, ordea, bihotzekoak eman ondoren, bere osasun-egoera kaskarra zela-eta.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.