Hurritar-urartiar hizkuntzak

Hurritar-urartiar hizkuntzak desagertutako hizkuntza talde bat da, bi hizkuntza baino ez dituena: hurritarra eta urartiarra, biak ala biak Asia Txikian eta Kaukasoan hitz eginak.

Gutxi ezagutzen da hizkuntza eranskari hauei buruz, baina erabat ziurra da, eta frogatua dago, ez direla ez semitar hizkuntzen taldekoak, ezta indoeuropar hizkuntzen taldekoak ere. Ikertzaile batzuek antzekotasunak ikusten dituzte hurritar-urartiar hizkuntzak eta ipar-ekialdeko kaukasiar hizkuntzen artean, alarodiar izeneko hizkuntza taldean batuz. I. M. Diakonoff eta Sergei Starostinek iparraldeko kaukasiar hizkuntzekin lotzen dituzte.

Hurriera, hurriten hizkuntza zen, Mesopotamia iparraldean K.a. 2300ean sartu zen herria eta bere oparotasun garaia Mitanniko erresuman izan zuena (K.a. 1450-K.a. 1270). Hizkuntza, ziuraski K.a. 1000. urtean desagertu zen.

Urartuera, Urartuko hizkuntza zen, Van aintziraren inguruan (gaur egungo Turkia)kokatutako antzinako erresuma bat K.a. 1200 (edo lehenago) eta K.a. 580 artean. Lurraldean, beranduago, armeniarrak bizi izan ziren, indoeuropar jatorriko herria.

Oso litekeena da hititar eta armeniar hizkuntzetako indoeuropar jatorria ez duten hitz batzuk, hurritar-urartiar jatorrikoak izatea

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.