Hur Gorostiaga

Hur Gorostiaga Barriola (Donostia, 1972ko abuztuaren 4a) euskal kazetaria da eta Seaskako zuzendaria 2008tik.[1]

Hur Gorostiaga

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1972ko abuztuaren 4a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
AitaKoldo Gorostiaga
Hezkuntza
HeziketaBernat Etxepare ikastetxea
Xalbador ikastetxea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Seaska  (2008 -

Kanboko Xalbador ikastetxean eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoan ikasi zuen.

Kazetaria

Euskaldunon Egunkarian (1993-2002)

Euskaldunon Egunkarian zortzi urtez lan egin zuen 1993tik 2001ra arte. Urte horietan i milatik gora albiste idatzi zituen egunkarian.[2]

Le journal du Pais Basque / Euskal Herriko kazetan (2001-2008)

2001ean Euskal Herriko egunkari-zuzendaririk gazteena bihurtu zen, Le journal du Pais Basque / Euskal Herriko kazeta egunkaria sortu zutenean.[3] Ipar Euskal Herrian argitaratutako egunkaria izan zen. Urruñako Baigura Communication SARL enpresak plazaratu zuen, 2001etik. 2013ko abenduaren 21ean plazaratu zen azken alea. Erronka zaila zen horrelako egunkari bat plazaratzea, eta 12 urtez irautea lortu zuten.[4]

Frantsesez zetozen idatzirik orrialde gehienak, euskaraz artikuluren bat ere bazegoen arren. Lehen zuzendaria Hur Gorostiaga izan zen, eta azkena Antton Etxeberri. Lerro editorialak funtsean bat egiten zuen Hego Euskal Herriko Gara egunkariarekin.

Seaskako zuzendaria

Seaskako Etxepare Lizeoa (2017)

2008an Seaskako zuzendari izendatu egin zuten. Kargua bere gain hartu zuen, Pantxika Ibarboure-ri lekukoa hartuta.[5][6][7][8]

Iparraldeko ikastolen federazioa da Seaska. Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan haurren euskarazko hezkuntza segurtatzea du helburu. 1969an sortu zenetik 16 lehendakari izan ditu, eta hauek izan dira Seaskako hiru zuzendariak:

Seaskako lehendakari izandakoei omenaldia 2019an Bernat Etxepare Lizeoan ikasturte hasierako ekitaldian egin zitzaien omenaldian.
  • 1992-2000: Estebe Eyherabide
  • 2001-2008: Pantxika Ibarboure
  • 2008tik: Hur Gorostiaga

Erreferentziak

  1. Hur Gorostiaga (Seaska): “Lege frantsesek hainbat traba jartzen badigute ere ikastolek badute sostengua” | Bilbo Hiria irratia. 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  2. Gorostiaga, Hur. (1993-2002). «"Hur Gorostiaga" bilaketaren emaitza (2.600 allbiste)» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  3. Usabiaga, Ander. (2001-11-02). «Hur Gorostiaga: "Hemen bada bere herriarekin arduratutako gazteria"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  4. Hernan, Agus. (2013-12-22). Ipar Euskal Herrian bihartik aurrera askatasun gutxiago izango dugu. kazeta.info.
  5. «HUR GOROSTIAGA eta PAXKAL INDO | Aldizkaria» aldizkaria.ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  6. (Gaztelaniaz) «Conversaciones - Solasaldiak: Sistema Educativo Vasco - 20/02/2020» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  7. «Gorostiaga: 'Irakasle horiek gabe, ez dugu ikasturtea abiatuko'» EITB 2018-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  8. «Bilbon salatuko dute ikastolek uztailaren 14an «Frantziako Gobernuaren erasoa»» El Diario Vasco 2018-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.