Huor

Huor, Tolkienen legendariumean, Edain bat da, Dor-Lomineko Galdorren semea eta Tuorren aita.

Hamahiru urte zituela, bere anaia Hurinekin joan zen orkoen aurkako gerrara, eta bere konpainia, gainontzeko gizakietak banandua izan zen Brithiachen, eta handik, Ulmoren laguntzarekin (ihes egitea ahalbidetu zien lainoa altxatu zuena), Dinbarrera pasa ziren, noraezean joan ziren lurraldea, arranoen jauna zen Thondorrek, lagun batzuk, salbatzera bidali zituen arte, Gondolinera eramanez, non, Turgonek ohorez hartu zituen eta non urte bete baino gehiagoz bizi izan ziren, erregeari, joaten uzteko eskatu zioten arte, gerra jarraitu nahi baitzuten, eta Gondolin non zegoen inori esan gabe eta sekretua isilpean gordetzea zin eginez abiatu ziren.

Nirnaeth Arnoediadean hila Eguzkiaren Lehen Aroko 473. urtean, Hurinekin batera, Turgonen erretirada babestea erabaki zuenean Serecheko Istingadian. Han erori zen, bere begi bat gezi batek zeharkatzen zuelarik, eta Haudh-en-Ndenginen hila geratu zen, Anfauglitheko lugorrian, bertara, Bosgarren Guduan garaitutako guztien gorpuak eraman zirelarik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.