Hunter Schafer
Hunter Schafer (Raleigh, Ipar Carolina, 1999) estatubatuar modeloa, aktorea eta LGTB pertsonen eskubideen ekintzailea da. 2019. urteaz geroztik HBO telebista-kateko Euphoria telesailean Jules Vaughn izeneko pertsonaiarena egiteagatik ezaguna da.
Hunter Schafer | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Trenton, 1998ko abenduaren 31 (25 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Central Saint Martins (en) ![]() Needham B. Broughton High School (en) ![]() University of North Carolina School of the Arts (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, aktorea, LGBT ekintzailea eta gidoilaria |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
Hunter Schafer emakume transgeneroa da. 1999an sortua, jaiotzean bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren generoa esleitu zioten.
Gaztetan, ikastetxe garaian, Schafer LGTBI+ kolektiboko ikurretako bilakatu zen Ipar Carolinako instalazio publikoetako pribatutasun eta segurtasun legearen aurka protesta egiteagatik.[1] Delako legeak pertsona transgeneroei euren generokideentzako komunak erabiltzea debekatzen zien eta.
Modelo-lanetan aritutakoa, nazioarteko moda-etxe ezagunenetarako desfilatu du. 2019an antzezpenean debuta egin zuen Euphoria telesailean Jules Vaughn izeneko pertsonaiarena eginez.
Filmografia
Telesailak
Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2019 | Euphoria | Jules Vaughn |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Megía, Carlos. (2019-07-01). «Hunter Schafer, la actriz y modelo del momento que se querelló contra todo un estado» El País (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).