Hugo Sperrle

Hugo Sperrle (Ludwigsburg, Württembergeko Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1885eko otsailaren 7aMunich, Bavaria, Mendebaldeko Alemania, 1953ko apirilaren 2a) alemaniar militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran Luftwafferen buruzagietako bat izan zena.

Hugo Sperrle

Bizitza
JaiotzaLudwigsburg, 1885eko otsailaren 7a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich, 1953ko apirilaren 2a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta hegazkinlaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraLuftwaffe (en) Itzuli
Heer
Graduageneral field marshal (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Espainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 46693105 Edit the value on Wikidata

Biografia

Sperrle 1903an armadan sartu eta Lehen Mundu Gerran Luftstreitkräfte edo aire armadan izan zen. Gerra ostean, Freikorpsen sartu zen.

Naziek boterea bereganatu zutenean, 1935ean Luftwaffen sartu zen.[1] Espainiako Gerra Zibilean Kondor Legioaren buruzagietako bat bihurtu zen, Wolfram von Richthofenen agindupean. Durango eta Gernikako bonbardaketan parte hartu ondoren, Alemaniara itzuli eta general der flieger izendatu zuten.[1]

1940an Frantziako guduan parte hartu ondoren, landa-mariskal (generalfeldmarschall) izendatu zuten. Ingalaterrako guduaren buruzagietako bat izan zen.

Aliatuek atxilotua, Nurembergeko epaitegiak absolbitu zuen.

Erreferentziak

  1. Gordon Williamson, Malcolm McGregor. (2006). German Commanders in World War II (2). Oxford: Osprey Publishing, 45-46 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Sperrle Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.