Hugo Grotius
Hugo Grotius, baita Huig de Groot, Hugo Grocio edo Hugo de Groot ere (Delft, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1583ko apirilaren 10a - Rostock, Pomerania, 1645eko abuztuaren 28a) holandar legegizona eta diplomatikoa izan zen.
Hugo Grotius | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() (1631) | |||||
1613 - 1618
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Hugo Grocio, Hugo Grotius eller Hugo de Groot | ||||
Jaiotza | Delft, 1583ko apirilaren 10a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Rostock, 1645eko abuztuaren 28a (62 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) ![]() | ||||
Familia | |||||
Aita | Jan Cornets de Groot | ||||
Ama | Aeltje van Overschie | ||||
Ezkontidea(k) | Maria van Reigersberch (1608 - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | latina nederlandera | ||||
Irakaslea(k) | Jacob Lasson (en) ![]() | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, international law scholar (en) ![]() ![]() | ||||
Lantokia(k) | Paris eta Haga | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Arminianism (en) ![]() Remonstrants (en) ![]() | ||||
![]() ![]() | |||||
![]() |
Biografia
Kartzelan sartu zuten Arminiusen (kalbinisten kontrako teologoa) jarraitzaile zelako. Frantziara ihes egin zuen, eta Suedian enbaxadore izendatu zuten.
![](../I/381px-Grotius_de_jure_1631.jpg.webp)
Grotius izan zen nazioarteko legegintza modernoaren sortzailea, De iure belli ac pacis (1625)[1] liburuari esker. Zuzenbide naturalaren sustraiak Jainkoarengan baino giza arrazoimenean jartzen ditu.[2] Obra horretan lege naturalak jokabide arauak ematen dituela baiesten du Grotiusek, bai nazioentzat, bai pertsonentzat. Bere ustez, giza arrazoimena gidari, gerraren zuzenbidea da zimendua zin-zinezko bakearen antolamendu juridikoa osatzeko. Erlijioari buruzko obrak ere idatzi zituen.
Erreferentziak eta oharrak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Grotius ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Liburuko zatiak euskaraz Andres Urrutiaren eskutik: Gerra eta bakearen zuzenbidea, Donostia: Jakin, 2005 ISBN 84-95234-25-4
- Urrutia, Andres: "Hugo Grotius (1583-1645), Zuzenbide naturalaren eta nazioartekoaren aitapontekoa" in Hugo Grotius, De iure belli ac pacis. Gerra eta bakearen zuzenbidea, Donostia: Jakin, 2005 ISBN 84-95234-25-4