Hugo Chávez
Hugo Rafael Chávez Frías (Sabaneta, Barinas, 1954ko uztailaren 28a - Caracas, 2013ko martxoaren 5a) venezuelar militar eta politikaria izan zen. 1999ko otsailaren 2tik 2013ko martxoaren 5ean hil zen arte Venezuelako 53. presidentea izan zen[1].
Hugo Chávez | |||||
---|---|---|---|---|---|
2007ko martxoaren 9a - 2013ko martxoaren 5a ← baliorik ez - Nicolás Maduro →
1999ko otsailaren 2a - 2013ko martxoaren 5a ← Rafael Caldera - Nicolás Maduro → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Hugo Rafael Chávez Frías | ||||
Jaiotza | Sabaneta, 1954ko uztailaren 28a | ||||
Herrialdea | Venezuela | ||||
Bizilekua | La Casona (en) | ||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||
Heriotza | Hospital Militar de Caracas (en) , 2013ko martxoaren 5a (58 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Historical museum in Caracas (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia | ||||
Familia | |||||
Aita | Hugo de los Reyes Chávez | ||||
Ama | Elena Frías de Chávez | ||||
Ezkontidea(k) | Nancy Colmenares (en) (1977 - 1995) Marisabel Rodríguez de Chávez (en) (1997 - 2004) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Military Academy of the Bolivarian Army (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Irakaslea(k) | Hugo José García Hernández (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||||
Posizio edo espezialitatea | Pitchinga | ||||
Lateralitatea | ezkerra | ||||
Altuera | 173 zentimetro | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Venezuelan Army (en) | ||||
Gradua | teniente koronel komandante buru | ||||
Parte hartutako gatazkak | First Venezuelan coup d'etat attempt of 1992 (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Revolutionary Bolivarian Movement-200 (en) Bostgarren Errepublika Mugimendua Venezuelako Alderdi Sozialista Batua | ||||
chavez.org.ve eta todochavez.gob.ve | |||||
| |||||
Bere mugimendu politikoan, Simón Bolívar El Libertador (Askatzailea) heroi nazionalaren irudia erabiliz, sozialismo demokratikoa eta Hego Amerikaren integrazioa egin ditu bere programaren ardatz, horren ondorioz AEBen inperialismoaren, neoliberalismo ekonomikoaren eta globalizazioaren aurkako aurpegi ezaguna bihurtuz.
Ibilbide politikoa
Venezuelako armadako ofiziala zela, 1992an Carlos Andrés Pérez presidentearen kontrako estatu kolpean buruzagi izan zen Chávez. Estatu kolpeak ez zuen bere helburua lortu, eta kartzelatik igaro ondoren, Chávezek Bosgarren Errepublikaren Mugimendua (MVR, gaztelaniaz) ezkerreko alderdia sortu zuen. 1998ko hauteskundeak irabazi zituen bozen %60 baino gehiagorekin, Venezuelako gehiengo pobrearen zerbitzuan lan eginen zuela aginduta.
Bere gobernua babesten zuten alderdi politikoek ordura arteko politikariak boteretik baztertzea lortu zuten. Konstituzio berri bat onartu zen eta Venezuelako Errepublika zena, Venezuelako Errepublika Bolibartarra bihurtu zen. Bolivar Misioak garatu zituen, Venezuelako auzune eta herrixka pobreetan osasun eta hezkuntza beharrak asetzeko helburuarekin. Nazioarteko Diru Funtsa eta Mundu Bankuaren politika neoliberalak gaitzetsi zituen eta Hego Amerikako nazioen integrazioan urratsak eman zituen, aldi berean Ameriketako Estatu Batuen atzerri politikaren kontra zuzen zuzenean joz.
Neurri horiek hautsak harrotu zituzten bai Venezuelan bai kanpoan. Chávezek kritika nahiz laudorio beroenak jaso zituen. Venezuela barnean, txiroei lagundu eta ekonomiaren hazkundea eragin zuen, nahiz eta kritikarien iritziz autokratikoa izan eta ekonomia galbidera eraman zuela esan. Atzerrian ere, hainbat gobernuk petrolioaren prezioren egonkortasunerako eta eskualdeko bakerako mehatxutzat jo zuen Chávez. Beste batzuek, aldiz, laguntza programei harrera beroa eman zieten.
Chávez 2013ko martxoaren 5ean hil zen, minbiziaren ondorioz, artean Venezuelako presidente zela. Nicolás Maduro presidenteordeak hartu zuen haren lekua.
Erreferentziak
- Amagoia IBAN: Komandanteak eman du azken hatsa Paperekoa.berria.info
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Amagoia MUJIKA: Hugo Chavez: Utopiaren sortzaile Paperekoa.berria.info
- Herriak aldiro babestu duen agintari bat Paperekoa.berria.info