Hugo Banzer

Hugo Banzer Suárez (Santa Cruz, Bolivia, 1926ko maiatzaren 10a - Santa Cruz de la Sierra, Santa Cruz, Bolivia, 2002ko maiatzaren 5a) boliviar politikari eta militarra izan zen. Boliviako Errepublikako lehendakaria izan zen 1971-1978 eta 1997-2001 bitarteetan.

Hugo Banzer


75. Boliviako presidentea

1997ko abuztuaren 6a - 2001eko abuztuaren 7a
Gonzalo Sánchez de Lozada - Jorge Quiroga
Hautetsia: 1997 Bolivian general election (en) Itzuli

62. Boliviako presidentea

1971ko abuztuaren 21a - 1978ko uztailaren 21a
Juan José Torres - Juan Pereda
Bizitza
JaiotzaConcepción, Santa Cruz (en) Itzuli, 1926ko maiatzaren 10a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaSanta Cruz de la Sierra, 2002ko maiatzaren 5a (75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaWestern Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBolivian Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nationalist Democratic Action (en) Itzuli

Find a Grave: 6639938 Edit the value on Wikidata

Biografia

Hezkuntza- eta Kultura-ministroa izan zen 1964-1966 urteetan, René Barrientos jeneralaren diktaduraren garaian. 1969an Ovando lehendakariak armadaren Akademia Militarreko zuzendari izendatu zuen. 1971ko urtarrilean, bere agindupeko kadeteen buru zela, indarrez hartu zuen armadaren Estatu Nagusia, eta Juan José Torres jeneralak kargutik kendu zuen, erregimenaren kontra konspiratzea leporaturik. Hilabete batzuk Argentinan erbesteraturik egon ondoren, Boliviara itzuli zen eta 1971ko abuztuan estatu-kolpea eman zuen Torres jeneralaren gobernu populistaren kontra, MNR (Mugimendu Nazionalista Iraultzailea) eta FSB (Boliviako Falange Sozialista) lagun zituela, eta beretzat hartu zuten lehendakari-kargua. 1975ean legez kanpo utzi zituen alderdi politikoak eta erakunde sindikalak.

1979an ADN alderdi eskuindarra sortu zuen (Ekinbide Demokratiko Nazionala), eta urte horretan bertan hirugarren tokia lortu zuen lehendakaritzarako hauteskundeetan. Handik gutxira, epaitu egin zuten konstituzioaren funtsezko arauak eta gizabanakoaren oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzeagatik, baina 1980an barkamena eman zioten. Banzerren alderdiak botoen % 16,8 lortu zituen urte horretako hauteskundeetan, eta Víctor Paz Estenssororen eta Jaime Paz Zamoraren gobernuetan esku hartu zuen. 1997an Hugo Banzerrek lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen, ADN alderdiaren buruzagi gisa botoen % 22,3 eskuraturik. 2001ean dimisioa eman zuen, osasun arazoak zirela medio, eta birikako minbiziak jota 2002ko maiatzaren 5ean hil zen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.