Hugin eta Munin

Hugin eta Munin edo Huginn eta Muninn, eskandinaviar mitologian, Odin jainkoarekin lotutako bi bele dira. Hugin eta Muninek, munduan zehar bidaiatzen zuten Odinentzako informazioa eta berriak jasotzen. Hugin "pentsamendua" da, eta Munin "oroimena". Biak, goizaldean bidaliak ziren informazioa biltzera, eta arratsaldean itzultzen ziren. Jainkoaren sorbaldetan pausatzen ziren, eta honen belarrietara xuxurlatzen zituzten berriak. Bele hauengatik erabiltzen zen kenningarra (Hrafnaguð) "bele jainkoa" Odini erreferentzia egiteko.

Hugin eta Munin Odinen sorbaldetan pausatuak XVIII. mendeko islandiar eskuizkribu batetako marrazki honetan.

Munin izenak, bere jatorria, antzinako eskandinavieraz "oroimena" esan nahi duen hitzean du.

Grimnismalen

Huginn ok Muninn
fljúga hverjan dag
Jörmungrund yfir;
óumk ek of Hugin,
at hann aftr né komi-t,
þó sjámk meir of Munin.

20 Hugin eta Muninek
egunero hegan egiten dute
munduaren inguruan
Hugingatik ez dut beldurrik
itzuliko ez den beldur gehiago dut
Muningatik

Edda poetikoa, Grimnismal, 20. ahapaldia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.