Huescako probintzia
Huesca —edo, izen historiko gisa, Oska— (aragoieraz Uesca) Espainiako probintzia bat da, Aragoiko autonomia erkidegoan kokatua. 2010. urtean, probintziak 228.566 biztanle zituen, eta 2018an 219.345. Hiriburua Huesca hiria da.
Huesca (Oska) | |||
---|---|---|---|
Aragoi | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Aragoi | ||
Hiriburua | Huesca | ||
ISO 3166-2 | ES-HU | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 3 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
42°10′N 0°10′W | |||
Azalera | 15.626 km² Espainiaren % 3.1 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 219.345 biztanle (2018) Espainiaren % 0.48 | ||
Dentsitatea | 14.04 bizt/km² | ||
Herritarra | Huescatar | ||
www.dphuesca.es |
Euskarazko testu berezi, historia lan edo eleberrietan, Oska izen historikoa erabil daiteke.[1]
Mugakideak
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean, Pirinio Atlantikoak, Pirinio Garaiak eta Garona Garaia departamendu frantziarrak, ipar-mendebaldean Nafarroa, hegoaldean Zaragozako probintzia eta ekialdean Lleida.
Udalerriak
Udalerria | Biztanleria (2018) |
Eskualdea |
---|---|---|
Huesca | 52.463 | Hoya de Huesca |
Monzón | 17.061 | Cinca Medio |
Barbastro | 16.944 | Somontano de Barbastro |
Fraga | 14.979 | Bajo Cinca |
Jaka | 12.813 | Jazetania |
Binéfar | 9.435 | La Litera |
Sabiñánigo | 9.245 | Alto Gállego |
Sariñena | 4.168 | Monegros |
Tamarite de Litera-Tamarit de Llitera | 3.528 | La Litera |
Graus | 3.305 | Ribagortza |
Eskualdeak
Inguru naturala
Mendiak
Erdialdeko Pirinioetako hainbat gailur probintzia honetan daude kokatuta, beti ere Erdialdeko Pirinioak izeneko eskualde frantziarraren mugan. Horietatik, altuenak hauexek dira:
- Aneto (3.404 m)
- Posets (3.375 m).
- Monte Perdido (3.352 m).
- Maldito (3.350 m).
- Espadas (3.332 m).
- Cilindro (3.328 m).
- Perdiguero (3.222 m).
- La Maladeta (3.312 m).
- Tempestades (3.290 m).
- Pico Añisclo (3.254 m).
- Marbore (3.248 m).
- Margalida (3.241 m).
- Bachimala (3.177 m).
- Balaitus (3.146 m).
Kultura
Hizkuntzak
Gaztelaniaz gain, hurrengo herrietan aragoiera ere mintzatzen da, oso egoera gutxituan bada ere: Graus, Monzon, Balbastro, Fonz, Echo, Estadiella, Benás, Samianigo, Chaca, Plan, Ansó, Ayerbe, Broto eta Lo Grau.
Probintziako ekialdean, Sartaldeko Zerrenda deitutako zonaldean, katalunierazko hiztunak bizi dira, bertakoak.
Euskal toponimia
Astazu, Ayerbe, Basaran, Bernués, Berroy, Bolea, Escuain, Escuzana, Espelunz, Javierre, Laña, Larrés, Loarre, Manchola, Martés, Ordesa, Oza, Sigüés, Sinués, Siresa, Suaso, Urdoze eta Zuriza dira Huescako herrien eta mendien izenetan gelditu diren euskarazko aztarna batzuk, Xamar hizkuntzalariak bildu duenaren arabera ("Euskara Jendea", 2006).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Huescako Diputazioaren webgunea