Huehuecoyotl

Huehuecoyotl edo Ueuecoyotl (nahuatlez koiote zaharra esan nahi duena) azteka mitologian dantza, musika eta kantuaren jainko tranpati bat da. Borboitar Kodexa izeneko testuan giza esku eta oinak dituen dantzan ari den koiote bat bezala irudikatua da, txindata batzuekin lagunduta.

Huehuecoyotl

Huehuecoyotl tribu iparramerikarren koiote iruzurgilearen antzekoa da, narrazioan eta kantu koralean barne. Bi kulturetan txantxazalea da, bere trikimailuak sarri beste jainkoen batzuengan jokatzen dituena, baina sarri huts egiten dute, berari gainontzeko jainkoei baino kalte handiagoa eraginez. Jainko jaizalea, gizakien artean gerrak bultzatzen zituela ere esaten da, bere asperdura uxatzeko. Tezcatlipocaren familiako jainko mexika bat da, eta bere eraldatzeko botereak ditu. Jainkoen iragarpen txarrak zituztenek batzuetan Huehuecoyotlengana jotzen zuten euren patua arintzeko edo alderantzikatzeko.

Cuetzpallin egun sakratua (hamairukoaren barnean laugarrena dena, Huehuecoyotli zegokion.

Sarri Xolotlekin lotzen da.

Ikus, gainera

  • Koiote (mitologia)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.