Hudson Ibaiaren Eskola
Hudson Ibaiaren Eskola (ingelesez: Hudson River School) XIX. mendeko erdialdeko, 1825-1875) Ameriketako Estatu Batuetako paisaia-margolari talde bat izan zen. Haien ikuspuntuak erromantizismoren eragina erakusten du. Batzuetan ere luminismo amerikarrarekin lotu izan da.[1]
Historia
Eskola honen sortzaileak Thomas Cole, Asher Brown Durand eta Thomas Doughty izan ziren. Haiek, Thomas Moran eta Albert Bierstadt bezala, Europan ikasitakoak ziren eta han Düsseldorfko Margolaritza-eskola ezagutu zuten. Dena dela, Ian Chilversen ustez, eragin handiena margolari ingelesena izan zen: Turner eta John Martin.
Thomas Cole izan zen aintzindaria. Ingelesa jaiotzez, Claudio de Lorena izan zen bere erreferente nagusietariko bat. Cole 1825an New Yorken kokatu zen eta Hudson ibaiaren inguruak hasi zen margotzen. Haren helburua ez zen paisaia hutsa jasotzea: paisaia-margoak mezu moral bat zabaldu behar zuen, historia-margoek egiten zuten moduan. Paisaietatik at, gai biblikoak margotu zituen; horietan argiak balore sinboliko handia zuen, esaterako Edengo Lorategiaren kanporatzea (1828, Bostongo Arte Ederren Museoa). Asher B. Durand, bestetik, Cole baino zaharragoa zen eta Cole hil zenean, Estatu Batuetan bere garaiko paisaien margolari onena bezala onartua izan zen. Bere estiloa intimoagoa zen.[1]
Ezaugarriak
Gehien batean eskola honen ezaugarri nagusia argiaren tratamendua da. Hona hemen beste ezaugarri batzuk:[2]
- Haien arteko elementu amankomuna basa-paisaiaren aurrean mirespena erakusten dute.
- Paisaiak ikusgarriak bilatzen dituzte.
- Jarrera horren atzean abertzaletasuna dago: Estatu Batuetako paisaiez harro daude eta horrela adierazten dute. Haien lema "Munduko herrialde ederrena margotzen ari gara" izan daiteke.
- Hasieran Hudson ibaiaren Catskill haranaren panoramikak margotu zituzten. Poliki-poliki Estatu batuetako beste paisaien bila joan ziren: Adirondack, Mendi Zuriak... Horrela Mendebalde Urrunera heldu ziren, Mendi Harritsuen eskola sortuz.
- Argia eta argien kontrasteek garrantzi handia dute margolan hauetan.
- Konposizio hanpatuak dira.
- Eguratsek espresibidade handia adierazten dute.
- Azaltzen den izadia gizakiek ukitu gabekoa da, konkista aurrekoa.
- Orokorrean, margolanen tratamendua klasikoa da; argi da salbuespen nagusia.
Partaide ezagunenak
- Albert Bierstadt
- William Mason Brown
- John William Casilear
- Frederic Edwin Church
- Thomas Cole
- Samuel Colman
- Jasper Francis Cropsey
- Thomas Doughty[3]
- Robert Duncanson
- Asher Brown Durand
- Sanford Robinson Gifford
- James McDougal Hart
- William Hart
- William Stanley Haseltine
- Martin Johnson Heade
- Hermann Ottomar Herzog
- Thomas Hill
- David Johnson
- John Frederick Kensett
- Jervis McEntee
- Thomas Moran
- Frederic Remington
- Robert Walter Weir
Iruditegia
- Thomas Coleren Kanporatzea. Ilargia eta suaren argia (1828). Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoa, Madrid
- Frederic Edwin Churchren Cotopaxi (1862), Detroit Institute of Arts.
- Albert Bierstadten Kaliforniako Sierra Nevada mendietan (1868), de Albert Bierstadt, Arte Amerikarraren Smithson Museoa, Washington.
- Frederic Edwin Churchren Niagarako ur-jauziak (1857), Corcoran Gallery of Art.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):The Hudson River School, American Art Gallery
- (Ingelesez):The Hudson River School, The Metropolitan Museum of Art
- (Ingelesez):National Park Service overview of Hudson River School
- (Ingelesez):Wadsworth Atheneum's Hudson River School Collection
- (Gaztelaniaz):Hudson Ibaiaren Eskola.