Huasteko hizkuntza

Huasteko hizkuntza edo téenek maia hizkuntza bat da, haren familiako azkena. Mexikoko golkoaren iparraldean hitz egiten da, bereziki San Luis Potosí, Veracruz eta Tamaulipas estatuetan. 174.000 hiztun inguru ditu. Huastekoaren ezaugarri berezienetariko bat maia geografiatik at egotea da, hau da, Mexiko hego-ekialdetik urruti. Horren ondorioz, agian, maien arteko hizkuntza desberdinena da. "Huasteko" izena nahuatl hizkuntzatik dator eta hortik espainierak jaso zuen.

Téenek hizkuntza edo huasteko
Hizkuntzaren hedadura.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMexiko.
Hiztunak174.000 [1]
Ofizialtasunahizkuntza nazionala
EskualdeaMesoamerika
Hizkuntza sailkapena
Maia hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3hus
Ethnologuehus
Glottologhuas1242
IETFhus
Endangered
Languages Project

2085

Dialektoak

Egun galduta dagoen Chicomuceltec hizkuntza familia berekoa zen. Gaur egun téenekek hiru dialekto ditu, bestetik:

  1. Mendebaldekoa edo Potosinoa — 48.000 hiztun, hiri hauetan: Aquismón, Huehuetlán, Tancanhuitz, Tanlajás, San Antonio, Tampamolón, Tanquian eta Tancuayalab, guztiak San Luis Potosí estatuan.
  2. Erdikoa (Veracruz) — 22.000 hiztun Veracruz estatuko Tempoal eta Tantoyuca hirietan.
  3. Ekialdekoa edo Otontepec — 12.000 hiztun Veracruz estatuko Chontla, Tantima, Tancoco, Chinampa, Naranjos, Amatlán eta Tamiahua hirietan.[2]

Hipotesiak

Huastekoaren isolamendua justifikatzeko bi hipotesi planteatu dira:

  • Lehen tartean baziren gaur egun desagertuta dauden beste maia hizkuntza, bereziki golkoaren kostaldean.
  • Populazio isolatu hori maia lurraldetatik iparraldera eginiko migrazio baten ondorio da.

Ezaugarri batzuk

Beste maia hizkuntzak moduan huastekoak ergatiboaren erabilera du ezaugarri. Ergatibo horren bidez 1., 2. eta 3. pertsona markatu daiteke, baita ere numeroa (singularra edo plurala), denbora (ekintza burutua edo ez burutua)... Bestetik azentua markatzen duen hizkuntza da; normalean azentua azken bokal luzean erortzen da.

Bokalak

Aurrekoa Erdikoa Atzekoa
Itxia i [i] ii [iː] u [u] uu [uː]
Erdikoa e [e] ee [eː] ä [ə] o [o] oo [oː]
Irekia a [a] aa [aː]

Kontsonanteak

Ezpainbikari Horzkari Albeolar Sabaikari Belar Ezpain-belar Glotal
Herskariak Gor p [p] t [t] k [k] kw [kʷ] [ʔ]
Eiektibo [tʼ] [kʼ] kwʼ [kʼʷ]
Ozen b [b]
Frikariak th [θ] s [s] x [ʃ] j [h]
Afrikariak Gor tz [t͡s] ch [t͡ʃ]
Eiektiboak tzʼ [t͡sʼ] chʼ [t͡ʃʼ]
Sudurkariak m [m] n [n]  
Urkariak l [l]
Dardakariak r [r]
Erdibokalak w [w] y [j]

Hiztegia

Zenbakiak

0 - p'opo, ou
1 - jun
2 - tsaab, chaaf
3 - oox
4 - tse', chee'
5 - bo'
6 - akak
7 - buk
8 - waxik
9 - beleju
10 - laju
11 - laju jun
12 - laju tsaab, laju chaaf
13 - laju oox
14 - laju tse', laju chee'
15 - laju bo'
16 - laju akak
17 - laju buk
18 - laju waxik
19 - laju beleju
20 - jun inik
30 - jun inik k'al laju
40 - tsaab inik

Hitz batzuk

Agurra - nenek (eskuaz)
Egun on - taj kanenek
Arratsalde on - wakla neneck
Ikusi arte - tai ku tzu ushin
Bai - alwa itz
Ez - ibvaa, yabaa
Zenbat da? - jai is tam ¿jat'ua?
Non dago? - jutá ti kuajat, ¿jonti kuajat?
Eskerrik asko - kgack namal itz tam, jalbint'zis
Ez dut ulertzen - yab uh eshbayal
Ni huasteko mintzatzen naiz - naná in kau teének
Ongi etorriak - alwa kixk hulich
Noiz orduan? - jadal tam
Gose naiz - in k'ahilich
Banoa - nechich tam, nechich na
Nola duzu izena? - ¿janta' bi?
Gizona - hinick
Emakumea - Husum

Erreferentziak

  1. http://www.ethnologue.com/show_country.asp?name=MX
  2. Instituto Nacional de Estadística, Geografía, e Informática (INEGI). 2005. 2005 Mexikoko populazioaren errolda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.