Ibai Horia
Ibai Horia[1] edo Huang He[1] (txinera sinplifikatuz 黃河, txinera tradizionalez 黄河) Txina eta Asia osoko bigarren ibairik luzeena (lehenengoa Yangtze ibaia da) eta munduko seigarrena da, 5.464 kilometroko luzerarekin.
Ibai Horia 黃河 (zh), 黄河 (zh), Huáng Hé (Hanyu Pinyin) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 5.464 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°07′27″N 116°05′52″E |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Qinghai |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 752.000 km² |
Arro hidrografikoa | Yellow River Basin (en) |
Ur-emaria | 2.571 m³/s |
Lakuak | Cocha Lakes (en) , Gyaring Lake (en) , Ngoring Lake (en) eta Hukou ur-jauzia |
Iturburua | Kariqu (en) eta Bayan Har Mountains (en) |
Bokalea () | Bohai itsasoa |
Izena
Lehengo txinatar literaturak Hura (河, ibai) izena baino ez zuen erabiltzen. Ibai Horia hitza erabili zuten lehendabiziko aldia Han Liburuan izan zen, Han Dinastiaren garaian. Izena lohizko uretatik dator.
Batzuetan Ibai Horiari "Lohiko Pikarra" deritzote. Txinatar esaera baten arabera, "Ibai Horia argia darionerako" esatean inoiz ez esan nahi da.
Ibilbidea
Bayankala mendilerroan jaioa, Ibai Horia Txinako bederatzi probintzia zeharkatzen ditu: Qinghai, Sichuan, Gansu, Ningxia, Barne Mongolia, Shaanxi, Shanxi, Henan eta Shandong. Ibaiko bokalea Dongyingen dago, Shandong probintziak.
Bitxikeria moduan, Hebei eta Henan probintzien izenak Huang He ibaitik datoz. Bere izenak "Ibai (Hori)ko Iparra" eta "Hegoa" esan nahi dute hurrenez hurren.
Ibaiaren bazterrean dauden hiri nagusiak honako hauek dira: Lanzhou, Wuhai, Baotou, Kaifeng, and Jinan.
Ibaiadarrak
- Ibai zuria (白河)
- Ibai beltza (黑河)
- Huang ibaia (湟水)
- Zuli ibaia (祖厉河)
- Qingshui ibaia (清水河)
- Dahei ibaia (大黑河)
- Kuye ibaia (窟野河)
- Wuding ibaia (无定河)
- Fen ibaia (汾河)
- Wei ibaia (渭河)
- Luo ibaia (洛河)
- Qin ibaia (沁河)
- Dawen ibaia (大汶河)
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).