Hua Guofeng

Biografia

Bere sorterriko probintzian alderdi- eta administrazio-postu gorenen ardura izan zuen. Gero Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten (1969), eta Lin Piao baztertzeko esku hartu ondoren, politburoko kide izendatu zuten (1973). Segurtasun-ministroa eta lehen ministrordea (1976) zela, Mao Tse Tung hiltzean Alderdi Komunistako lehendakari bihurtu zen. Deng Xiaopingekin elkarturik, Maoren orientabide eta jarraitzaileen aurka ekin zien (Lauren Banda deitu zen Maoren alarguna eta beste hiru buruzagiren atxiloketa) eta lau modernizazioak (defentsa, teknologia, nekazaritza eta industria) bultzatu zituen. Politika ekonomikoak sorturiko tentsioek bazterturik geratu zen 1981ean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hua Guofeng Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.