Hue
Hue[1] (vietnameraz: Huế, /hwe˧˥/ ahoskatua) Vietnamgo hiria da, Thừa Thiên Huế probintziako hiriburua. 351.456 biztanle zituen 2019an.[2] Merkataritzagune garrantzitsua da, eta oihalgintza (kotoia, zeta) ere ekonomia jarduera nabaria da. Hiriko Phu Bai aireportuak nazioarteko hegaldiak ditu.
Hue Thành Phố Huế | |
---|---|
provincial city (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Vietnam |
Province of Vietnam | Thừa Thiên Huế |
Izen ofiziala | Phú Xuân Huế |
Jatorrizko izena | Thành Phố Huế |
Posta kodea | 530000–539999 |
Geografia | |
Koordenatuak | 16°27′22″N 107°34′35″E |
Azalera | 265.99 km² |
Altuera | 15 m eta 12 m |
Demografia | |
Biztanleria | 652.572 (2021) |
Dentsitatea | 2.453,37 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 234 |
Ordu eremua | UTC+07:00 |
Hiri senidetuak | Blois, Jogjakarta, Honolulu konderria, Gyeongju (en) , Shizuoka, New Haven (Connecticut), Brooklyn, Rennes eta Honolulu |
thuathienhue.gov.vn |
Klima
Datu klimatikoak (Hue) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 24 | 25 | 27 | 31 | 33 | 34 | 33 | 33 | 32 | 29 | 26 | 24 | 29.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 18 | 19 | 20 | 23 | 24 | 25 | 26 | 25 | 24 | 23 | 21 | 19 | 22.3 |
Euria (mm) | 131 | 44 | 50 | 47 | 85 | 96 | 98 | 113 | 351 | 520 | 445 | 250 | 2230 |
Iturria: World Climate Guide |
Historia
XVII. mendean, Annamgo Nguyen jaunk Hue hirian finkatu ziren. Gia Long enperadoreak hiria gotortu eta Annamgo hiriburu bihurtu zuen. 1883an, frantsesek mendean hartu zuten eta, askapenerako gerran, ia guztiz birrindua geratu zen (1968ko eta 1972ko guduak). Hueko kulturak zeresan handia izan du vietnamdar zibilizazio modernoan.
Ondarea
- Hiri Inperiala, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- Vietnam. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-7-18).
Kanpo estekak
Artikulu hau Vietnamgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.