Huózhe
Bizi (txinera tradizionalez: 活著; txinera sinplifikatuz: 活着; pinyinez: Huózhe) Zhang Yimouk 1994an zuzendutako film dramatiko txinatarra da. [1] Ge You eta Gong Li dira aktore protagonistak, eta zuzendariak nazioarteko ospea lortu ondoren egindako ekoizpen handi samarra izan zen.
Huózhe | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | 活着 |
Jatorrizko hizkuntza | mandarin txinera |
Jatorrizko herrialdea | Txinako Herri Errepublika eta Hong Kong |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 132 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | To Live (en) |
Honen parte da | fifth generation Chinese films (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Zhang Yimou |
Gidoigilea(k) | Yu Hua (en) Lu Wei (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Chiu Fu-sheng (en) |
Konpainia ekoizlea | Shanghai Film Studio (en) |
Edizioa | Du Yuan (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Zhao Jiping (en) |
Argazki-zuzendaria | Lü Yue |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Txina (eskualdea) |
Historia | |
Jasotako sariak | Cannes Film Festival Grand Prix (en) |
Hala ere, filma ez zen banatu Txinako Herri Errepublikan, agintari komunistek pentsatu baitzuten erregimen komunistaren aro batzuekin (maoismoko garaikoak) oso kritikoa zela. Hala ere, atzerrian lortu zuen banaketa, Cannesko zinemalditik igaro ondoren. Zhang zuzendariak, dena dela, bi urteko zigor kreatibo bat jasan zuen Txinan, ez baitzioten epe horretan berriz filmik zuzentzen utzi[1].
Maoismoaren garai batzuk kritikaz azaldu arren, filmaren doinua positiboa da: maitasunak, elkartasunak eta lan zintzoak bikote bati aurrera egiten laguntzen die, eta klase xume eta langileen ahaleginaren aurreko mezu baikorra dario, izenburutik bertatik. Positibismoa dario filmari, kontraste eginez aurreko urtean grabatu zen Bàwáng Bié Jī ('Agur nire konkubinari') film txinatarrarekin, zeinak ikuspegi fatalista argi bat duen[2].
Erreferentziak
- 'To Live': A film banned in China Daily Sun. Consultado el 4 de noviembre de 2018.
- Fernandez, Luistxo. «Farewell My Concubine (Agur nire konkubinari)» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).