Howard Stern
Howard Stern (Jackson Heights, Queens, New York, 1954ko urtarrilaren 12)a - ). Aktore, umorista eta idazlea izateaz gain, irratiko eta telebistako pertsonaia esanguratsua da. Bere programa propioa du irratian, Howard Sternen Showa, astelehenetik ostegunera egunero Howard 100en bidez Satelital Sirius irratian.
Howard Stern | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Howard Allan Stern |
Jaiotza | Queens eta Jackson Heights (en) , 1954ko urtarrilaren 12a (70 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Beth Ostrosky Stern (2008 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bostongo Unibertsitatea South Side High School (en) Boston University College of Communication (en) Roosevelt High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, irrati-esataria, argazkilaria, telebista aurkezlea, idazlea, autobiografialaria, kazetaria, enpresaburua eta telebista-ekoizlea |
Enplegatzailea(k) | NBC |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Libertarioa |
howardstern.com | |
|
Biografia
Stern Queensen (New York) jaio zen 1954ko urtarrilaren 12)an. Gurasoak Ben eta Ray izan ziren eta austro-hungariar inperiotik eratorritako inmigranteak ziren. Arreba Ellen 4 urte zaharragoa zen. Ray etxekolanak egiten aritzen zen eta aita Ben Manhattango Aura, Inc. grabazio estudioaren jabeetako bat zen.
1955ean, familia judua Rooseveltera joan zen, Long Islanden eta Sternek 5 urterako zaletasun handia erakutsi zuen irratiarekiko. Aitari egindako bisitetan, Wally Cox, Don Adams edo Larry Storch ikusi zituen bere marrazki bizidun gogokoenei ahotsa jartzen eta honek eragina izango du gero egingo duen lanean.
1969an, familia Rockvillera joan zen bizitzera eta Stern South Side High School eskolara aldatu zen.
Sternen unibertsitateko hasierako urteak Bostonen eman zituen. 1973an hasi zen unibertsitateko irratian lanean eta albisteak eman edo elkarrizketan antolatu zituen. Umore programa bat ere egin zuen bere 3 kideekin: The King Schmaltz Bagel Hour.
1974an, School of Public Communications eskolan hartu zuten eta 1975eko uztailean, Fredericksburgeko Radio Engineering Institute of Electronics delakoan diplomatu zen. Lizenzia horrekin WNTN-en egin zuen debuta, Newtonen, Massachusettsen. 1976an, Cum Laude graduatu zen Bostongo unibertsitatean, Komunikazio arloko titulua atera zuelarik.
1978ko ekainaren 4an ezkondu zen Stern bere lehen emaztearekin, Alison (Berns), Massachusettsen eta 3 alaba dituzte: Emily Beth (j. 1983), Jennifer Debra (j. 1986) eta Jade Ashley (j. 1993)
1999ko urriaren 22an, Sternek dibortzioa iragarri zuen. 2001ean gauzatu zuten.
2000n, Sternek harreman berria hasi zuen Beth Ostrosky modelo eta telebista aurkezlearekin. 2006ko otsailaren 14an, Stern eta bere andregaia zen Beth Ostrosky modeloaren arteko konpromisoa ofizializatu zuten. 2007an ezkondu ziren New Yorken[1].
Lana
Howard Stern izarra da AEBetako irratian. Bere karreran zehar zakila txikienen lehiaketa egin du zuzenean, Playboyko modeloak ekarri ditu inteligentzia testak egiteko xedean, Axel Roseri deitu dio goizeko seietan eta Bee Geesek bere abestia den To love somebody (Norbait maite) aldatu eta parodiatzea lortu du eta To lose your penis (Zakila galdu) abestea, John Wayne Bobbitti eskainiz -jakin beharra dago John Wayne Bobbitt ospetsua egin zela bere emaztea zen Lorena Bobbittek zakila moztu ziolako-[2].
Sternen irrati showa urtetan eman zuten AEBetan FMn eta AMko estazioetan, 2005eko abenduaren 25ean bertan behera geratu zen arte. 2006ko urtarrilaren 9tik aurrera, Sirius bidez zabaldu zuten showa.
Beste hainbat esparrutan ere lan egin du: prentsa, telebista, musika eta zinema.
Bi liburu ere baditu:
- Private Parts, gero filma egingo zutena.
- Miss America
Telebistako proiektuetan ere ez da atzera geratu:
- New Yorkeko WWR-TVko showa.
- E!-n gaueko show bat du bere irrati program dokumentatzen duelarik.
- Antzeko programa bat du CBSn, Saturday Night Liveri lehia egingo ziona.
- Howard On-Demand kable bidez.
- Son of the Beach, Baywatchi egindako parodia FX kanalean eta berak ekoiztua
2006an, Time aldizkariak munduan eragina duten 100 pertsonen artean kontabilizatu zuen[3] eta Forbesek ere 7. postua esleitu zion munduan eragina duten pertsonaia ospetsuen artean[4].
America´s Got talent programako epaileetako bat da gaur egun eta bere ekonomia gorantz doa geratu gabe[5].
Filmografia
Filmak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1986 | Ryder, P.I. | Ben Ben Wah - T.V. Commentator | |
1997 | Private Parts | Bere burua |
Etxerako bideoak
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1988 | Howard Stern's Negligeé and Underpants Party | Bere burua | |
1989 | Howard Stern's U.S. Open Sores | ||
1992 | Butt Bongo Fiesta | ||
1994 | Howard Stern's New Year's Rotten Eve 1994 |
Telebista
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1981 | Petey Greene's Washington | Bere burua | |
1987 | Nightlife | Bere burua | |
1984–1993 | Late Night with David Letterman | Bere burua | |
1987 | The Howard Stern Show | Bere burua | 5 episodio piloto egin ziren eta ez ziren sekula atera |
1988 | The New Hollywood Squares | Gonbidatua | |
1990–1992 | The Howard Stern Show | Bere burua | |
1992 | 1992 MTV Video Music Awards | Fartman | |
1992–1993 | The Howard Stern "Interview" | Bere burua | |
1993 | The Larry Sanders Show | Bere burua | Bigarren denboraldia, 18. kapitulua |
1993 | The Jon Stewart Show | Bere burua | 1. denboraldia, 1. kapitulua |
1994–2005 | Howard Stern | Bere burua | |
1997 | Saturday Night Live | Bere burua | Saturday Night Live 22. denboraldia, 14. kapitulua |
1998 | The Magic Hour | Bere burua | |
1998 | The Roseanne Show | Bere burua | 1. denboraldia, 54. kapitulua |
1998–2001 | The Howard Stern Radio Show | Bere burua | |
2001 | The Concert for New York City | Bere burua | |
2004 | Extra | Bere burua | |
2005–present | Howard TV | Bere burua | 2006ko martxoaren aurretik Howard Stern On Demand |
2011 | Piers Morgan Tonight | Bere burua | 2. kapitulua |
2011 | The Daily Show with Jon Stewart | Bere burua | 16. denboraldia, 29. kapitulua |
2011 | Late Show with David Letterman | Bere burua | 18. denboraldia, 3439. episodioa |
2012–present | America's Got Talent | Bere burua | Jueza, Piers Morgan ordezkatuz |
Diskografia
Urtea | Albuma | Etiketa | Oharrak |
---|---|---|---|
1982 | 50 Ways to Rank Your Mother | Wren Records | Berriro editatu zuten: Unclean Beaver (1994) Ichiban/Citizen X labels |
1991 | Crucified By the FCC | Infinity Broadcasting | |
1997 | Private Parts: The Album | Warner Bros. |
Erreferentziak
- (Ingelesez) https://archive.today/20130630011504/www.nypost.com/p/news/regional/item_gNInFJTXAjnPH25fB2BTWO;jsessionid=D42BAA96674C94472F57DB311A983C14
- (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20130331031821/http://rollingstone.es/noticias/view/quien-demonios-es-el-tipo-de-la-nueva-portada-de-rolling-stone
- (Ingelesez) http://w3.newsmax.com/radio_hosts.cfm
- (Ingelesez) http://www.forbes.com/profile/howard-stern/
- (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/elmundo/2007/06/15/suvivienda/1181927770.html