Howard Schulz

Howard Schulz (Brooklyn, New York, 1953ko uztailaren 19a) estatubatuar enpresari bat da. Lehenago Starbucks-eko zuzendari nagusia izan zen. Gaur egun honen presidente exekutiboa da eta baita Seattle SuperSonics-eko jabea ere. Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen Square, Inc-an. 1998an, Schultz-ek Maveron sortu zuen, inbertsio talde bat, Dan Levitanekin. 2016an, Forbes aldizkariak Ameriketako Estatu Batuetako 232 pertsona aberatsenen artean kokatu zuen Schultz. 2016ko abenduaren 1ean, Schultz-ek bere dimisioa aurkeztu zuen Starbuckseko zuzendari nagusi gisa, 2017. urteko apirilean. Orduan Presidente exekutiboko kargua hartu zuen, Kevin Johnsonekin batera.

Howard Schulz

Bizitza
JaiotzaBrooklyn, 1953ko uztailaren 19a (70 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNorthern Michigan University (en) Itzuli
Canarsie High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, idazlea, finantzaria eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Xerox  (1975 -  1979)
Hammarplast (en) Itzuli  (1979 -  1981)
Starbucks  (1982 -  2018ko ekainaren 26a)
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

howardschultz.com
Facebook: howardschultz Twitter: howardschultz Edit the value on Wikidata


Bizitza

Howard Schultz maila ekonomiko nahiko baxuko familia bateko anaia nagusia zen (hiru ziren). Horregatik bere gurasoek esfortzu ekonomiko handia egin behar izan zuten Howard unibertsitatera joan ahal izateko.

Canarsie High Schoolean hasi zen ikasten, eta honen ondoren Northern Michigan University-an lizentziatu zen komunikazioetan. Ikasketak amaitu eta gutxira, Xerox enpresan hasi zen lanean ikasle moduan. Beranduago Hammarsplast enpresan sartu zen, eta honen presidenteorde bihurtu zen denborarekin.

Enpresa honetan zegoela, Starbucks izeneko enpresa txiki batekin harremanetan jarri zen.

Enpresa honek kafea saltzen zuen, baina hiru denda txiki baino ez zituen.

Schultzek enpresa honen jabeak ezagutu nahi izan zituen eta harrituta geratu zen hauek bere artikuluarenganako zuten irrikagatik. Horregatik jabeetako bat konbentzitu zuen Starbucks-en zuzendari moduan kontratatzeko.

Lokaletan giro bikaina sortu zuen, eta bezeroen bigarren etxea bezalakoa izateko helburuarekin aldatu zituen dendak.

Bi enpresetan egin du lan bizitzan zehar, lehenegoa Hammarsplast, plastikozko konposatuak lantzen dituen enpresa bat, Suediako Perstorp enpresaren filial moduko bat. Howard enpresa honen presidenteorde bihurtzera heldu zen. Bigarrena, Starbucks.

1982an Howard-ek Italiara egin zuen bidaia oso garrantzitsua izan zen negozio honetarako, Italian hartu zituen ideiak oso arrakastatsuak izan zirelako, eta Estatu Batuetako kafearekiko kultura aldatu zuelako, Italiakoa ezarriz.

Starbucks denden diseinua, antolaketa edo giroa eta baita produktu batzuk, hala nola “expresso” famatua Italiako kafetegietatik kopiatu zuen, eta honek arrakasta itzela izan zuen.

Starbucks munduko kafe enpresa handiena da, munduan zehar 24.000 lokal baino gehiago ditu 70 herrialdetan banatuta. 150.000 langile ditu. Munduko 660. pertsona diruduena da eta 2,8 mila milioi euroko fortuna du. 1982an, Schultz Sheri Kerschekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan dituzte: Jordan (1986an jaioa) eta Addison Schultz (1989an jaioa). Jordan Schultz, Huffington egunkariko kirol-idazlea da.

Jordan Breanna Hawesekin ezkondu zen 2011ko irailean.

1996an, Howard eta Sheri Schultz-ek Schultz Family Foundazioa sortu zuten, gaur egun bi ekimen nazional onartzen dituena: Aurrera gaztedia. Honek, 16 eta 24 urte bitarteko gazteen enplegua sustatzen du (ikasten edo lan egiten ez daudenentzat). Aurrera beteranoak. Honen helburua 9/11-ko ondorengo militarren bizitza zibilerako trantsizioa erraztea da.


Sariak

  • 1999. urtean, Schultzek "Lidergo Sari Nazionala" jaso zuen HIESari aurre egiteko heziketa trebetasunarengatik.
  • 2004an Manitoba-ko Unibertsitateko Nazioarteko Ekintzaileen Sari Nagusia jaso zuen bere arrakastarengatik eta Starbucks-ekin egindako lan zoragarriarengatik.
  • 2007an, FIRST Capitalism Responsible Award saria jaso zuen.ç
  • 2007ko martxoaren 29an, Schultz-ek negozioaren etika saria jaso zuen Mendoza College of Business-en, Notre Dame-ko Unibertsitatean.
  • 2017ko martxoaren 13an, Schultzek Arizona State University-an hitzaldi bat eman zuen eta Doctor Humane Letters ohorezko titulua aurkeztu zuen.
  • Schultz Fortune aldizkariaren "2011 urteko enpresari" saria jaso zuen, ekonomian eta lan merkatuan izandako ekimen onengatik.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.